Gaur bost urte gertatu ziren Beiruteko portuko eztandak

2020ko abuztuan, gaur bezalako egun batez gertatu zen Beiruteko portuko eztanda larria, momentuko kontaketen arabera, gutxienez 190 pertsona hil ziren, eta 6.500 zauritu ere izan ziren. Portuko amonio nitratoak eragin zuen leherketa iturri ofizialen arabera.

Beirut hiria, leherketaren ondoren.
Beirut hiria, leherketaren ondoren. (Marwan Naamani | Europa Press)

Duela bost urte, 2020ko abuztuaren 4ean gertatu zen Beiruteko portuko eztanda. Bi leherketa izan ziren eta gutxienez 190 pertsona hil ziren, 6.500 zauritu ere utzi zituztelarik, tartean desagertu asko gertatu ziren. Libanoko Segurtasun Publikoko Zuzendari Nagusiak adierazi zuen hainbat urtetan konfiskatu eta portuan biltegiratutako amonio nitratoak eragin zuela leherketa; bere esanetan, 2.750 tona amonio nitrato lehertu ziren.

Unean izandako eraginez gain hilabeteetan iraun zuten ondorioek; izan ere zereal biltegi nagusia protuan bertan zegoenez eta portua janarien inportazio puntu garrantzitsuena zenez, elikadura krisia piztu zen hurrengo hilabeteetan. Kinka politiko eta ekonomikoa gailendu zen herrialdean, porturaren kudeaketa oker eta ilunaren susmoak haserrea areagotu eta gobernuaren aurkako protestak harrotu ziren gobernuaren dimisioa eskatuz.

Gainera, ez zen leherketa bakarra izan, izan ere, 18:07an, lehen leherketatik 33 segundura bigarren eztanda bat izan zen, eta hau askoz ere sendoagoa. Talkak uhin bat hedatu zuen atmosferara, eta su erauntsi beltz eta gorri bat harrotu zen bertikalki, erretako eta erre gabeko materiala zeramatzan; gorri koloreko kea, albo erreakzioetako nitrogeno dioxidoa zen.