
Txilen meatzeek historia luzea eta mamitsua du, bertako sektore ekonomiko garrantzitsuenetako da. San Jose meatzeak, zehazki, 100 urte baino gehiago ditu eta lehenago ere istripuengatik ezaguna bazen, 2010eko abuztuaren 5ean sekulako istripua jazo zen.
Txileko Copiapo hiritik 30 kilometro ipar-mendebaldera kokatuta dagoen meatzean, gaur bezalako egun batez, meatzean jazotako lur jausia izan zen, honen ondorioz 33 meatzari 700 metroko sakoneran 70 egunez harrapaturik gelditu zirelarik. Erreskate lanak istripua gertatu eta egun berean hasi ziren, baina abuztuaren 7an beste istripu bat gertatu eta makineria pisutsua erabili behar izan zuten lanekin jarraitu ahal izateko.
Abuztuaren 22an jakin zuten meatzariak bizirik zeudela, eta urriaren 13an amaitu zuten erreskatea. Meatzariak meategian harrapatuta egon ziren denboran, haren inguruan asentamendu bat sortu zen erreskate taldeekin, familiakoekin eta prentsarekin, eta ‘Itxaropen Kanpalekua’ izenez ezaguna egin zen.
Erreskatearen ondoren, istripuaren ikerketa bat egin zen, 2013an ardurarik gabe itxi zena.
Eragin eta oihartzun handia izan zuen, datuen arabera inoizko gertaera ikusiena izan zen Michael Jacksonen hiletak atzean utziz. Eta era berean Guinness liburuan ere atera zen, «Lur azpi sakonean talde batek inoiz iraun duen denbora gehiena» saria jaso zuten meatzariek.