
1425eko irailaren 8an, duela 600 urte, hil zen Erriberrin Nafarroako errege izandako Karlos III.a, Karlos Noblea ezizenarekin ezaguna zena. Frantzian jaioa, Mantes-la-Jolie herrian, errege izan zen Nafarroan 1387tik 64 urte zituela zendu zen arte.
Joana Valoisekoaren eta Karlos II.aren semea zen. Infantea zenean aitak Karlos V.a Frantziakoarekin negoziatzeko enbaxada zuzentzeko eskatu zion, baina Karlosek infantea atxilotu zuen eta Nafarroak Frantzian zituen lurraldeak bahitzea erabaki zuen.
1375ean Leonor Gaztelakoarekin ezkondu zen eta bi erresumen arteko eztabaidak bukatu ziren. Zortzi seme-alaba izan zituen berarekin.
Karlos III.a Nafarroan bizi izan zen, bere aita ez bezala, eta, besteak beste Nafarroako Foru Orokorra egin zen bere erregealdian, 1423an Batasun Pribilejioa sinatuz. Gainera, horren aurretik Gortea edo Epaitegi Gorena bultzatu zuen, Nafarroan.
Arteak bultzatu zituen, Iruñeko katedrak gotikoa bukatu eta Tafarra eta Erriberrin jauregiak eraiki zituen Karlos III.ak. Errege bakezalea eta adiskidetzailea izan zen kanpo harremanetan eta, horregatik, Noblea ezizena jarri zioten.
Erriberrin hil zen eta Iruñeko katedralean lurperatuta dago. Bere hilobia gurutzaduraren azpian, elizaren toki nabarmenean, dago kokatuta.