
Aste honetan bertan, ostiralean (hilak12), jaietako txupinazoa ospatuko dute Galdakaon. Egun horretan, arratsaldean abiatuko den kuadrilen desfilearen osteko ekitaldian, Udaletxeko balkoian gonbidatu gisa parte hartzeko zozketa abiatu du Udalak. 20.30ean da hitzordua eta bi protagonista nagusi ditu: Ibon Lopez de Letona pregoilaria eta Garbiñe Sagardui txupinera.
Jaiei hasiera ematen ohi dien ekitaldi nagusian egongo diren gonbidatuak zozketa bidez aukeratuko ditu Udalak. Jakinarazi duenez, parte hartzea irailaren 10eko gauera arte egongo da zabalik, eta zozketan parte hartzeko, txupinazoa@galdakao.eus helbidera mezu elektroniko bat idatzi behar da, izen osoa, NAN zenbakia eta telefono zenbakia adieraziz.
Zozketa hprretan bost pertsona aukeratuko dira, eta horietako bakoitza beste pertsona batekin joan ahal izango da. Guztira 10 pertsona izango dira, zehaztu duenez.
«Santakurtzak ekimenaren hasiera barrutik bizitzeko aukera paregabea da, jai hasierako protagonistekin, talde teknikoarekin eta erakundeetako ordezkariekin espazioa partekatuz, eta ekitaldiaren antolakuntzaren zati bat in situ ezagutuz», animatu du Udalak.