
Gaur 90 urte jaio zen Pakita Arregik, unibertsitatean Euskal Hizkuntza eta Hezkuntzaren Soziologia irakasle izandakoak. 1935eko irailaren 9an sortu zen Areson, Nafarroan.
Joanes Etxeberri Andereñoen Erresidentziako zuzendari zela, bertako ikasleentzako euskarazko lehen gaitasun-proben antolaketa egin zuen, baita Ikastoletan lanean ari ziren eta Irakasleen Eskolan sartzeko titulua behar zuten andereño izango zirenentzat Batxilergoko Ikastaroen antolaketa ere.
Soziologia eta Politika Zientzietan doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean katedradun bezala Euskal Hizkuntza eta Hezkuntzaren Soziologia irakasten aritu zen. 2005aan EHUren ohorezko irakaslea izan zen eta bi urte geroago Euskal Irakasleen Elkartearen irakasle emeritu izendatu zuten.
Ikerketa lanetan ere ibilitakoa da Arregi, lanaren eta hezkuntzaren soziologia eta euskararen alfabetatzearen arloetan, hain zuzen, eta hainbat liburu argitaratu ditu.
2008an klandestinitatean lan egin zuten andereñoei emandako Sabino Arana saria jaso zuen, baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria ere, 1960ko hamarkadako andereñoei zuzendutakoa. Sari hauekin batera, 2010ean Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen. 2022an ‘Joanes Etxeberri andereñoen erresidentzia’ izeneko liburua argitaratu zuen.