
1918ko irailaren 15ean Kontxako Bandera jokatu zen Donostian. Gipuzkoako bi tripulazio lehiatu ziren: San Antonio zarauztarra eta Koruko Amabirjiña donostiarra, patroia Francisco Zubiaurre "Kiriko" zuena. Egun horretako estropadan zarauztarrak nagusitu baziren ere, sailkapen orokorra donostiarren aldekoa izan zen, aurreko igandean alde handia lortu baitzuten. Kirikoren traineruak irabazi zuen Kontxako Bandera, beraz. Ricardo Martinek hartutako irudian estropadako epaimahaiaren ontzia ageri da. Bertan daude Agirretxe (itsas armadako komandantea), Telletxea, Higos, Aginaga (Zarauzko traineruaren ordezkaria), Galdona (Donostiako traineruaren ordezkaria), Matxinbarrena (Klub Nautikoko kronometratzailea) eta Zapirain.

Herria
«Noiz izaten da norbait bertakoa? Euskalduna naiz? Beti izango gara jaio ginen herrikoak?»

Herria
«Ni euskara gabe jada ez naiz inor, euskarak eman didalako gaur egun naizen guztia»
Iritzia
Mendi buelta bat

Herria