
Kevin Carter Hegoafrikako kazetaritza-argazkilariak 65 urte beteko lituzte gaur, 1960ko irailaren 13an jaio zen eta. Johannesburgen jaio zen, baina 1994ko uztailaren 27an, 33 urte zituela, suizidioz hil zen, depresioak jota.
23 urterekin hasi zen argazkilaritzan, 1983an. Kirolaren inguruko argazkiak egiten hasi bazen ere, Apartheidaren alderik gogorrenak argitara atera zituen, "Johannesburg Star" egunkarian lanean hasi zenetik, 1984tik. Gainera, ‘necklacing’ izeneko heriotza zigor publikoaren argazkia atera zuen lehenengoa izan zen Carter.
Hala ere, bere argazkirik famatuena Sudan hegoaldean atera zuen, Ayod herritik gertu. Bertan zegoela, haur baten hasperena entzun zuen eta hau putre baten ondoan pausatu zela ohartu zen. Hala, haur txikia eta putrea agertzen diren argazkia atera zuen. Carterren berak beranduago azaldu zuenez, putreak hegoak ireki zitzan itxaroten egon zen, baina ez zen gertatu.
1993ko martxoaren 26an argitaratu zuten lehen aldiz, "The New York Times" egunkarian. 1994ko apirilaren 2an Kevin Carterri Argazkilaritzako Pulitzer Saria irabazi zuela jakinarazi zioten, eta maiatzean jaso zuen. Depresioak jota, 1994ko uztailean bere buruaz beste egin zuen argazkilariak.