GAUR8

Bisita gidatu berezi bat egingo du Hontza Museoak zapatuan, Ondarearen Jardunaldien harira

Bisita gidatu berezi bat antolatu du Hontza Museoak zapaturako (hilaren 18an) Europako Ondarearen Jardunaldiekin bat eginez. Museoaren egoitzak duen historia bitxia azalduko dute 11.00etatik aurrera bi saiotan, euskaraz eta gaztelaniaz.

Irudian, Hontza Museoaren egoitza, Mañarian.
Irudian, Hontza Museoaren egoitza, Mañarian. (Luis JAUREGIALTZO | FOKU)

Europako Ondare Jardunaldien testuinguruan, Hontza Museoa Fundazioa hainbat herrialdetan antolatutako ospakizunekin bat egingo du jarduera berezi bat antolatuz. Bisita berezi bat antolatu du hilaren 18rako, museoa hartzen duen eraikinaren historia berezi ezagutzeko.

«Jardunaldi honek aukera paregabea eskaintzen du Hontza Museoaren ondare baliotsua gertutik ezagutzeko: ez soilik bere bilduma zabalagatik, baita bere historiagatik, euskal kulturako pertsonaia garrantzitsuekin izan duen loturagatik eta ingurumenaren kontserbazio eta dibulgazioan duen erreferentziazko paperagatik ere», azaldu du fundazioak prentsa ohar batean.

Bisita gidatua museoan bertan abiatuko da, eta bi saiotan egingo da: euskaraz 11.00etan eta 12.00etan, gaztelaniaz.

Ohartarazi dutenez, mugatuak dira plazak. Horregatik derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Bi bide daude horretarako: info@hontzamuseoa.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz eta 946 216 555 telefono zenbakira deituz.

Mañariako hirigunean kokatuta, 2014ko azaroan zabaldu zituen ateak museoak, Bizkaian «jendearentzat zabalik dagoen natur zientzien lehen museoa».

Gaur egun, 47.000 aletik gorako bilduma eskaintzen du museoak, natur zientzien alor ezberdinetakoak.