Gustave Courbeten "Gizon Etsitua" autorretratu ospetsua Parisko D'Orsay museoan dago ikusgai. Nazioartean ezaguna den maisulan hau ez da jendaurrean ikusi ia hogei urtez. Begirada haluzinatu bat duen Courbet irudikatzen duen mihise gaineko olio-lan txiki hau Qatar Museoek eman diote maileguan D'Orsayri.
1844 eta 1845 urte bitartean margotutako lana partikular bati erosi zioten, eta publikoki erakutsi zen azken aldia 2008an izan zen, Courbeti eskainitako atzera begirako batean.
Paul Perrin, komisarioak erakusketaren irekieran azaldu zuenez, artistak 20 urte inguru zituen margolana pintatu zuenean. Artista erromantiko gazte eta atsekabetua irudikatzen du, baita eromena, etsipena eta beldurra ere. Couberten gaztaroan izandako lanik ederrenetako bat da eta gure aretoetan erakutsiko da denbora batez, gure bisitarien eta gure gozamenerako.
«Jendeak oso gutxi ikusi duen margolana da hau, oso gutxitan erakutsi delako. Paristarrek ikusi ahal izan zuten azken aldia 2008an izan zen, Grand Palais eta gero Montpellierreko Fabre museoan egin zen erakusketa batean. Aurretik, 1970ko hamarkadan egin zen erakusketa batean izan zen. Beraz, nahiko arraroa den margolana da, gutxitan ikusten dena, eta horregatik estatus misteriotsu bat eskuratu du eta ikono gisa duen aura indartu du», aipatu zuen.
Ospe bila
Ornans herritik Parisera iritsi zen artista gazte bat zen, ospea bilatzen zuena. 20-30 urterekin orandik ez zuen bere lekua Parisko arte eszenan, eta horrek arazo batzuk sortu zizkion. «Bere balioaren kontzientzia oso handia zuen, bazekien margolari oso bikaina zela, baina publikoak oraindik ez zekien. Badira gutun batzuk non idatzi zuen: ‘Bost urte barru, Parisen ezaguna izan behar dut’», esan duen Perrinek.
«Zalantzarik gabe, esanahi pertsonal handia duen lana da», aipatu zuen. Suitzara erbesteratu zuten Komunaren garaian, han pintatu eta zuen isuna ordain zezan. Suitzan zegoela, zahartzaroan, erakutsi zuen gaztetan margotutako artelan hau. «Etsipenaren irudi honek esanahi berezia hartu zuen Courbet zaharrarentzat, nahasmen eta gaztaro erromantikoko urte haien gogoeta egin zuenean».
Komisarioak adierazi zuenez, «ikoniko estatusa lortu duen lana da, sare sozialetan eta interneten asko zabaltzen den lan oso ospetsua da, eta asko erreproduzitu da, artista atsekabetuaren arketipo moduko bat gorpuzten duelako, arimaren nahasmen une batean dagoen margolari gaztea. Baita ere, tradizioaren eta modernitatearen artean kokatzen da».
Courbetek eromena, beldurra eta etsipena irudikatzeko modu zaharretatik jaso zuen inspirazioa, eta horiek eguneratu egin zitue, gurera ekarriz.