
Gaztaina erreen salmenta eguneroko eszena izan da betidanik Euskal Herriko herri eta hirietako kaleetan. Gaztaina, sasoiko produktua, udazkenean biltzen da eta negua amaitu arte kontsumitzen da. Hotzaren hasiera markatzen duen urtaroko negozioa da haren salmenta. Bilbon, batez ere emakumeak ziren, ikatzezko suontziekin eta egunkari-paperezko kukurutxoekin, jende asko biltzen zen lekuetan jartzen zirenak, hala nola Areatzan, merkatuan, Alde Zaharrean eta inguruetan, non merkataritza ibiltaria ohikoa zen. Gaztainen eta saltzaileen kea eta usaina neguko paisaiaren parte ziren. Eulalia Abaitua Allende-Salazarrek 1905ean Begoñan hartutako irudi honetan, gaztaina saltzaile bat ikusten da ganadu feria batean. Bere ondoan, zuhaitz baten azpian, gaztainentzako zeramikazko txigorgailu bat agertzen da.


