Naiz Irratiko MusikHaria saioan izan da Monsieur Lecrêpek eta bertan azaldu du nor zen ‘Handsome Izzy’, bere azken laneko abesti bati izena ematen diona. Berez, ‘Beautiful Izzy’ esaten zioten Ixidro Gaztañaga boxeolariari, baina kantuaren neurriak tarteko, moldatu egin du ezizena abeslariak. Ezizenak ezizen, intentzio osoz ekarri nahi izan du gogora Ibarran sortu zen eta Argentinako La Quiacan hil zuten boxeolari sonatua (1905-1944).
Paulino Uzcudunen garaian boxeoan aritu zen Gaztañaga. Uzcudunen izena dezente goratu izan da, erregimen frankistaren gertukoa zelako segur aski. Aldiz, Gaztañagaren ibilbidea nahikoa isilean geratu da, ez zelako frankisten oso lagun. Monsieur Lecrêpen hitzetan, ez da kasualitatea Uzcudunen izena egunotaraino iritsi izana eta Gaztañagarena hor nonbait ezkutatuta geratu izana Historiaren zirrikituetan.
Ibarran sortu zen Ixidro Gaztañaga eta boxeoaren munduan izar handia izatera iritsi zen. Parisen, Argentinan, Kuban edota AEBetan aritu zen boxeolari eta ‘Beautiful Izzy’ esaten zioten oso elegantea omen zelako ringaren gainean. Gaitasun fisiko nabarmenak zituen arren, bizitzaren plazeretan gozatzea gustatzen zitzaion eta ez zuen asko zaindu bere burua. Gora eta behera marraztu zuen bere kirol ibilbidea, baina ez zen oharkabean pasatzen inoiz.
1944. urteko martxoaren 30an, liskar bat izan zuen beste gizon batekin. Taberna batetik ateratzen ari zela, inolako abixurik eman gabe, hiru tiro jaurti zizkion gizon hark Gaztañagari eta bertan hil zen.

«Bost bat minutu egin nituen buruz behera, itsasoko ura tragatzen, badakit zer den hiltzea»

«Beste modu batera sartu naiz finalera, txapelaren ametsak ez du ezinezkoa ematen»

«Finalean kantatzeko ilusioa ez zait joan eta final on bat egiteko gogoa handitu egin zait»

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»
