
2010eko azaroaren 4an Motxo ontzi bermeotarrak harraldea jo zuen Gipuzkoako flyscharen inguruan, Zumaia eta Deba artean. Goizeko bostetan eman zuten alarma abisua eta zortzietan helikopteroz atera zituzten eskifaiko bederatzi arrantzaleak. Ontzia han gelditu zen, ordea, 15 tona gasolio eta 500 litro olio barrenean zituela.
Ontziko patroiak esan zuen olatu handi batek sareak itsasora bota zizkiola ontziari, helizean kateatu, motorra geldiarazi eta ontzia gobernatu ezinik gelditu zirela. Baina ondorengo ikerketak ez zuen sareen arrastorik aurkitu helizean, eta ez zuen sinesgarritzat jo patroiaren azalpena. Ontzia ez zela arrantzan ere ari ere ondorioztatu zuen.
Itsas Salbamenduak gasolioa jaso zuen, eta harraldean hilabete baino gehiago egin ondoren, ontzia abenduaren 9an lehorreratu zuten garabi handi baten laguntzarekin. Bai Eguzkik eta bai Ezker Batua Berdeak taldeak kezka agertu zuten ezbeharrak flyscharen biotopo babestuaren egoeran izan zuen eraginagatik. Handik bost urtera, oraindik «orbana» nabari zela eta kalteak konpontzeko eskatu zuen Eguzkik.

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»

«Esperientziak esaten dit finala duela 25 urte baino leku bizigarriagoa eta gozoagoa dela»

«Ez dugu zuriekiko aldea txikituko eskolak gure hizkuntzan izan arte»

Kantina eraberritua, elikaduratik komunitatea egin eta goxatzeko
