GAUR8

Bateria eramangarriak alokatzeko zerbitzua jarri dute Gasteizko autobus geltokian

Bateria eramangarriak erabiltzeko makina jarri dute Gasteizko autobus geltokian. Donostia bezalako hiri batzuetan jada erabiltzen den sistema bidaiarientzako suposatzen duen abantaia azpimarratu dute. Doakoak dira lehen bost minutuak eta 48 ordukoa da gailua itzultzeko epea.

Bateria eramangarriak alokatzeko makina.
Bateria eramangarriak alokatzeko makina. (GASTEIZKO UDALA)

Bateria eramangarriak alokatzeko makina jarri dute Gasteizko autobus geltokian, «joan-etorrietan gailu mugikorrak kargatu behar duten bidaiarientzat». Udalak nabarmendu duenez, sistema segurua da «energia estra modu eroso eta seguruan edukitzeko».

Makinak duen erabilera erraza azpimarratu dute udal iturriek. Gainera, zehaztu dute doakoak direla lehen bost minutuak. Hortik aurrera, 1,90 eurokoa izango da tarifa orduko. 

Bateria erabili ahal izateko bost euroko fidantza jarri behar da, baina diru hori automatikoki itzultzen da alokairua amaitzean.

Karga egiteko dispositiboa mugikor modelo nagusiekin bateragarria da. Bidaian zein beste edozein lekutan erabil daiteke eta Gasteizko geltokian edo zerbitzu bera duten beste hiri batzuetan itzul daiteke, Donostian esaterako. 

Itzultzeko epea 48 ordukoa da, eta epe horretan itzuli ezean 35 euroko kargua aplikatuko da, «gailuaren kostuari dagokiona, eta horrela, erabilera pertsonalekoa izango da».  

Zerbitzuaren inguruan argitu dute lapurretarik edo kalterik gertatuz gero ez duela erabiltzailearentzako erantzukizun materialik sortuko, «funtzionamendu kontrol guztia urrutitik kudeatzen abitu enpresa operadoreak».