
Lakuako Gobernuko Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde ‘Memoriaren Bideak. ETS, 20 urte Euskadi saretzen’ izenburuko argazki erakusketa antolatu du bere 20. urteurrena dela eta.
Erakusketa osatzen duten 143 irudiak zazpi geltokitan banatuta daude, eta EAEn azken 20 urteetan egindako trenbide lan enblematikoenetako batzuk erakusten dituzte.
Mugikortasun Jasangarriaren Sailetik gogorarazi dutenez, Gazteizko Legebiltzarrak aho batez onartu zuen 2004an Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca Legea. Urte horretan bertan, lehen fasean, ETS eratu zen, Metro Bilbaorako ingeniaritza (Imebisa) zaharraren ekipoan, egituran eta egitekoetan oinarrituta.
Bigarren fasean, 2005ean, ETSri eskualdatu zitzaion Euskotrenen proiektu eta obra unitatea. Hurrengo urtean amaitu zen prozesua, gaur egun erakunde publikoaren Ustiapen arloan ari diren Euskotreneko langileak eta bitartekoak eskualdatuta.
Erakusketa Irungo, Amarako, Ermuko, Durangoko, Zornotzako geltokiko eta Bilboko Zazpikaleetako terminaletan ere ikus daiteke. Horietan guztietan, ETSk egindako obra esanguratsuenetako batzuk ikusten dira, baita geltoki bakoitzaren inguruan egindako hurbileko azpiegiturei buruzko atal berezia ere.
Irudi horietako batzuk Gasteizko eta Bilboko tranbien geltoki batzuetan dauden opi digitaletan ere ikus daitezke. Testuinguru horretan, ETSk 132 argazki dituen 128 orrialdeko katalogoa argitaratu du, erakusketaren izenburu berarekin: ’Memoriaren Bideak, ETS, 20 urte Euskadi saretzen’.
Gaur egun egiten ari diren azpiegituretako batzuk ere badaude, hala nola Bilboko metroaren 5. linea, hegoaldeko trenbide saihesbidea, abiadura handiko Atotxako geltokia, Topoaren lurpeko saihesbidea Donostiako erdialdetik igarotzean eta Topoaren Altza-Galtzaraborda tartea.
Erakusketaren aurkezpenean, Susana Garcia Chueca sailburuak epe laburrean egin beharreko obra garrantzitsuak zerrendatu ditu, hala nola Bilboko metroaren 4. linea, Arkautiko lotunea eta abiadura handiko Bilborako sarbideak eta tranbien luzapenak Zabalganara (Gasteiz) eta Zorrotzaurrera (Bilbo).
We're sorry, but something went wrong.
The issue has been logged for investigation. Please try again later.
Error ID:
534363b4Details:
Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.
Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.
You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.
For more information about configuring environment and friendly error pages, see:

«Teletetxoak», erretrobisoreak eta motxilak: torturaren itzala euskal gazterian

«Nire buruari baimena eman diot hasieratik txapelari begiratzeko»

«Finalean Euskal Herri osoko publikoa izan arren, ez dut ahaztu nahi non garen»

«Euskal Herrikoan kantatzea ederra litzateke, Xalbadorren garaitik ez da baxenabartarrik»
