
Jakin ezazue: gaur, abenduak 20, Eszeptizismoaren edo Pentsamendu Kritikoaren Nazioarteko eguna da. Eta nondik datorkio izendapena? Carl Sagan (Brooklyn, New York, AEB, 1934ko azaroaren 9a - Seattle, Washington, AEB, 1996ko abenduaren 20a) astronomoa eta zientzia-dibulgatzailea ospetsuaren omenez.
Carl Sagan eszeptizismo filosofikoaren dibulgatzailea izan zen, gaur arte indarrean mantendu den doktrina bat: indarrean dauden baieztapen edo sinesmenak zalantzan jartzen duena, alegia. Eszeptizismoa korronte filosofikoa da, zeinak errealitate objektibo baten existentzia zalantzan jartzen duena. Ikuspegi agnostikoarekin bat egiten du, baita nihilismoarekin ere.
Carl Edward Sagan astronomo, astrofisikari, kosmologo, astrobiologo eta idazlea izan zen. Hasiera batean, Harvardeko Unibertsitateko irakaslea izan zen, eta, ondoren, Cornelleko Unibertsitateko irakasle nagusia. Azken horretan, 1976an sortutako Astronomia eta Espazio Zientzietako David Duncan Katedra hartu zuen lehen zientzialaria izan zen, eta gainera, Planeta Ikerketen Laborategiko zuzendaria izendatu zuten.
Ezaguna egin zen bereziki ‘Cosmos: A Personal Voyage’ (‘Kosmosa: bidaia pertsonala’) telesail ospetsua aurkeztu zuelako 1980an. Denetariko gaiak jorratzen zituen bertan, besteak beste, astronomia, filosofia edota eboluzioa.
Narratzailea eta egilekidea izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako telebista publikoaren historiako telesailik ikusiena izan zen, 60 bat herrialdetan 500 milioi pertsonako audientzia izan zuena. Geroxeago ‘Cosmos’ liburua argitaratu zuen. 1985eko ‘Contact’ zientzia-fikziozko eleberria ere idatzi zuen, eta bertan oinarritu ziren 1997ko izen bereko filma ekoizteko.

«Bost bat minutu egin nituen buruz behera, itsasoko ura tragatzen, badakit zer den hiltzea»

«Beste modu batera sartu naiz finalera, txapelaren ametsak ez du ezinezkoa ematen»

«Finalean kantatzeko ilusioa ez zait joan eta final on bat egiteko gogoa handitu egin zait»

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»
