
‘Mujer con Ciencia’ webgunean Carolina Martínez Pulidok, Biologian doktorea, Beatrix Potter (Kensington, Londres, 1866ko uztailaren 28a - Sawrey, Lancashire, 1943ko abenduaren 22a) britainiar idazlea, ilustratzailea eta naturalistaren aldarrikapen sendoa egin du: ‘Beatrix Potter, onddo eta likenen aztertzaile harrigarri eta eztabaidagarria’ izenburuko artikuluan irakur daitezke bere argudioak.
Hauxe dio, besteak beste: «Batez ere haurrentzako ipuin ilustratuen liburuengatik ezaguna den arren, Beatrix Potter naturaren miresle eta artista botaniko bikaina ere izan zen. Ingalaterran jaioa, ehunka xafla xehatu eta zehatz margotu zituen, eta horiekin onddo eta likenen edertasun ezkutua agerian jartzea lortu zuen. Linda Learren arabera (bere biografoetako bat), ‘Potterrek ez zituen inoiz ikusi artea eta zientzia elkar baztertzailetzat; ikusten zuena erregistratu zuen erantzun estetiko bat gogora ekartzeko’».
Klase ertaineko etxe batean jaioa, anai gazteagoa eta berak etxean ikasi zuen. Lagun gutxi zituzten eta, hau dela eta, animaliekin lotura berezia sortu zuten. Maskotak zituzteen eta oporrak igarotzen zituzten Eskozian eta Lake Districten, paisaiarekiko, florarekiko eta faunarekiko maitasuna garatuz.
27 urte zituela istorio bat idatzi eta irudiztatu zuen, gaixorik zegoen ume batentzat. Istorio horretan lau untxi ageri ziren, Flopsy, Mopsy, Cottontail, eta Peter. 1901ean bere kabuz argitaratzea erabaki zuen, eta ‘The Tale of Peter Rabbit’ izenburua jarri zion.
1902an, argitaletxe batek plazaratu zuen eta liburuak ospe handia lortu zuen. Hurrengo 20 urteetan, Potterrek 22 liburu gehiago argitaratu zituen; lehenengoak honako hauek izan ziren: ‘The Tale of Gloucester’ (1903), ‘The Tale of Squirrel Nutkin’ (1903), eta ‘The Tale of Benjamin Bunny’ (1904). Potterrek tamaina txikiko liburuak eginarazi zituen, ume txikienak ere horiek hartzeko gai izateko.
Haren liburuek irakurle ugari liluratu dituzte euren estilo sinpleari, umoreari eta akuarelaz egindako irudiei esker.
Potter 1913an ezkondu zen, eta bere azkenengo 30 urteak landetxe batean eman zituen Lake Districten. Umeentzako liburuak sortzen ere jarraitu zuen. 1943ko abenduaren 22an hil zen.

«Bost bat minutu egin nituen buruz behera, itsasoko ura tragatzen, badakit zer den hiltzea»

«Beste modu batera sartu naiz finalera, txapelaren ametsak ez du ezinezkoa ematen»

«Finalean kantatzeko ilusioa ez zait joan eta final on bat egiteko gogoa handitu egin zait»

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»
