Pasa den astean Europar Batasunak egindako goi bileran erabaki zuten Mercosurrekin adostutako merkataritza libreko akordioa atzeatzea. Georgia Meloni Italiako lehen ministroak Lula Da Silva Brasilgo presidenteari denbora gehiago eskatu dio. 25 urtetan egositako akordioak, momentuz, itxaron egin beharko du.
Akordioak, sinpleki, Merkosuren eta Europar Btasunean dauden herrialdeen arteko muga zergak apaltzen ditu. Merkosurrek %91an jeitsiko ditu Europatik bertara sartzen diren produktuei ezarritako zergak, tartean ibilgailuei ezarritako %35a. Europako Batsunak, berriz, %92an jeitsiko ditu Hego Ameriketatik datozen produktuen zergak datozen 10 urtetan.
Nekazaritzari lotutakoa da akordio luzeena. Argentina, Brasil, Paraguay eta Uruguay mundu mailako haragi ekoizle eta esportatzaile handiak dira.
Alemaniak eta Estatu espainiarrak akordioaren alde egin dute, merkatu berriak zabaldu eta AEBk ezarritako muga zergen eragina apaltzeko balioko duelakoan. Gainera, Txinaren dependentzia murriztu eta litioa, esaterako, Hego Ameriketatik ekarri ahalko dela uste dute.
Estatu frantsesak, Hungariak, Italiak edota Ausitriak, berriz, uste dute Europako merkatuan, eta batik bat nekazaritza industrian, eragin handia izan dezakeela, eta horren kontra daude.
Mercosur itunaren kontrako protestak nabariak izan dira laborarien partetik. Frantziako nekazariek dermatosis nodularraren kudeaketak euren ganadua sakrifikatzera behartu dutela salatu dute eta Nekazaritza Politika Amankomuneko diru laguntzak murriztu egingo dituztela.
Elikagai subirautzaz ez da eztabaidatu Europako Batasunean, batzuen eta besteen negozioak haztea eta handiena aberastea eredu den politikak lehenesten dituztelako. Bruselak urtarrilaren 12ko epea jarri dio bere buruari akordioa adosteko, ikusi beharko da lortzen ote duten.

