
Uztailean gogorarazi genizuen legez, 1985eko uztailaren 10ean, ‘Rainbow Warrior’ Greenpeaceko itsasontzia leherrarazi zuten Frantziako zerbitzu sekretuek Zeelanda Berrian. Auckland hirian porturatua zen ontzia, frantziarrak Ozeano Barean egiten ari ziren entsegu nuklearren aurkako kanpaina betean.
Urpeko bi lehergailu jarri zizkioten eta 36 urteko Fernando Pereira argazkilaria hil zuten.
Auzia nazioarteko eskandalu bilakatu zen, Charles Hernuren aginduz eta François Mitterranden oniritziarekin, Gobernua tarteko zela jakin zenean.
NBEk Greenpeace-i konpentsazio ekonomiko bat ordaintzeko agindu zion Frantziako Estatuari, eta horrekin bigarren ‘Rainbow Warrior’ bat uretaratu ahal izan zuen 1989an. Hori bai, ordaindu egin zute, baina Zeelanda Berriko Poliziak atxilotu zituen bi agente frantziarren patua ez zen Aucklandeko auzitegiaren sententziak finkatutakoa: Alain Mafart eta Dominque Prieur, horrela deitzen ziren, hamar urtetara zigortu zituzten terrorismoagatik.
Parisek presioa egin zuen, Zeelanda Berritik inportazioak egitea ere debekatu zuen, harik eta bere agenteek zigorra Frantzian betetzea lortu zuen arte. Hurrengo egunean aske utzi zituen.

«Beste modu batera sartu naiz finalera, txapelaren ametsak ez du ezinezkoa ematen»

«Ez dut sabairik jarri nahi, ez zerurik seinalatu; noraino hel naitekeen ikusi nahi dut»

«Finalean kantatzeko ilusioa ez zait joan eta final on bat egiteko gogoa handitu egin zait»

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»
