
130 urte bete dira Marguerite Thomas Williams (1895eko abenduaren 24 - 1991ko abuztuaren 17) jaio zenetik Washington D.C.n. Sei anai-arrebako familia handi bateko alaba gazteena, neska beltzen eskola segregatuetan egin zituen lehen ikasketak eta gero Howardeko Unibertsitaterako beka bat lortu zuen, 1916an urtean, maistra titulua lortu ahal izateko.
Baina benetan ikasi nahi zuena naturari buruzko guztia zen. Eta lortu zuen. Irakasle ikasketak bukatzean, Natur Zientzietako goi mailako karrera eta Geologia espezialitateko lizentziatura lortu zuen 1923an.
AEBn Geologian doktoretza lortu zuen lehen afroamerikarra bihurtu zen orduan. 1942. urtean, ‘A History of Erosion in the Anhabituia Drainage Basin’ doktoretza-tesia argitaratu zuen Catholic University of America Press-en.
Ernest Everett irakasle eta biologo afroamerikarraren laguntza ezin bestekoa egin zitzaion hastapen haietan, Everettek bi gazte beltzen karrera zientifikoa babestu eta zuzenduko zuela erabaki baitzuen: bat Roger Arliner izan zen (Zoologian lehen doktore afroamerikarra) eta bestea Marguerite Thomas, Geologian doktoretza lortu zuen lehen afroamerikarra.
Miner Teacher’s College-n eta gero Columbia Barrutiko Unibertsitateko irakasle izan zen urteetan. Han, Geologia Saileko buru izan zen hamarkada batez, eta gazte afroamerikar anitzei eman zizkien geologiako ikasketak.

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»

«Esperientziak esaten dit finala duela 25 urte baino leku bizigarriagoa eta gozoagoa dela»

«Ez dugu zuriekiko aldea txikituko eskolak gure hizkuntzan izan arte»

Kantina eraberritua, elikaduratik komunitatea egin eta goxatzeko
