
Mary Fairfax Greig Somerville (1780ko abenduaren 26a - 1872ko azaroaren 28a) eskoziar zientzialari, idazle eta eruditua harritzen zaituen emakume horietako bat da. Gizarteak jarri zizkion traba guztiak gainditu eta bere nortasuna eta jakinduria aldarrikatu zituen aitzindari honek; tamalez, historiak ahanzturara kondenatu zuen... baina feminismoak berreskuratu zuen Mary Somervilleren figura ausarta.
Zazpi seme-alabako familia bateko bosgarrena, goi-mailako familia batean jaio zen Mary. Mutilek heziketa ona izan zuten; neskek, ordea, ez zuten ia irakurtzen ikasi. 10 urterekin eskolara joan zen urtebetez, eta etxera itzuli zenean, irakurtzeko grina piztu zitzaion Mary neskatoari.
Latina osaba baten laguntzarekin ikasi zuen eta, 13 urte zituenean, Edinburgon Maryk goi-mailako emakume izateko prestakuntza osatzen zuen bitartean –josi, pianoa jo eta koadroak marraztu, batez ere–, Alexander Nasmith marrazketa-irakaslearekin matematikak ikasi zituen. Inork ezer jakin gabe, noski, emakume honen heziketa erabat autodidakta izan baitzen bere bizitza osoan.
1812an, lehen aldiz alargundu zenean, William Somervillerekin (ospitaleko ikuskatzaile bat, Royal Society-ko partaidea) ezkondu zen, eta honek emaztean zientziarekiko zuen interesa begi onez ikusi zuelako bizitza aldatu zitzaion.
Londresen, Parisen eta Italian bikoteak eman zituen urte luzeetan, komunitate zientifikoarekin harreman estua izan zuen Maryk. Hainbat liburu eta saiakera argitaratu zituen, horiek artean ‘The Connection of the Physical Sciences’ (Zientzia fisikoen lotura, 1834). Uranoren orbitaren aldaketei buruz egin zituen aipamena abiapuntu hartu zuen John Cush Adams astronomoak, 1846. urtean, Neptunoren aurkikuntza egiteko.
1835ean, Royal Astronomical Society-k hautatutako ohorezko lehen emakumea izan zen, Caroline Herschelekin batera, eta hedabideetan oihartzun handia hartu zuen Maryk.
Lehen emakumea izan zen ‘zientzialari’ bezala publikoki deskribatua izan zena eta, hemen, beste datu bat: John Stuart Mill filosofo eta ekonomialariak, emakumeek bozkatzeko eskubidea izan zezaten, Londreseko Parlamentuan eskaera masiboa antolatu zuenean, Mary Somerville izan zen eskaera sinatzen lehena.

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»

«Esperientziak esaten dit finala duela 25 urte baino leku bizigarriagoa eta gozoagoa dela»

«Ez dugu zuriekiko aldea txikituko eskolak gure hizkuntzan izan arte»

Kantina eraberritua, elikaduratik komunitatea egin eta goxatzeko
