
Arabako Foru Aldundiak duela gutxi bukatu ditu leheneratze ekologikoko lanak Zadorraren arro hidrografikoan. Zehazki Landa inguruan izan dira lan horiek. Inguru horretan, 4 hektarea baino gehiago birlandatu dira, bertako 7.912 espezie landatuz, hala nola haritzak, lizarrak eta astigarrak.
Belar sastrakak kendu dira, lurra prestatu da atzerako hondeamakinaz zulatuz, eta amaitzeko, eskuz landatu dira zuhaitzak. Baso masaren garapena ziurtatzeko, ale bakoitzari karraskarien aurkako banakako babesak jarri zaizkio, akazia zurezko zurkaitzak eta jutezko mantak belar lehia kontrolatzeko.
Halaber, itxitura perimetral bat jarri da, alanbre arantzaduna duena, leheneratutako eremua babesteko; hala, karbono hustubide bat finkatzea lortu da, eta horrek konektibitate ekologikoa eta arroko lurzoruen egonkortasuna sendotu ditu.
Esku hartzearen inbertsioa 84.402,23 eurokoa da (BEZa barne), eta Life Urban Klima proiektuaren barruan dago, hain zuzen ere ‘C.5.1. Azpiegitura berdea’. Ibai arroetan naturan oinarritutako soluzioak bultzatzeko ekintzaren barruan, proiektuak hainbat jarduera garatzen ditu, klima aldaketa arindu eta hartara egokitzen laguntzeko.

