
Pedro Urtsua Diez de Armendaritz (Arizkun, 1520-1526 aldean – Machifaro, Kolonbia, 1561eko urtarrilaren 1a) nafar konkistatzaile eta esploratzailea gaur bezalako egun batean hil zuten Lope de Aguirre eta bere kideek Amazoniako bihotzean. Guardiako eta Indietako Lasterketako almirante nagusia, Espainia Berriko Flotako jenerala, 1561eko urtarrilaren 1 hartan bere desirarik handiena burutzen ari zen: El Dorado aurkitzeko antolatu zuen zorigaiztoko espedizioaren buru zen.
Pedro Urtsua bere familiaren dorretxean jaio zen. Aita Tristan Urtsua Henrikez Lakarra, Baztango beaumondarra, zuen eta ama Leonor Diez Armendaritz Beraitz, Tuterako agramondarra. Bigarren semea zenez, Amerikara joan zen 1543an, bere osaba Miguel Diaz de Armendarizekin.
Hau, konkistatu berria zen Nueva Granadako (gaur egungo Kolonbia) gobernuen Bisitatzaile bezala arituko zen; Pedro, Erreinu Berriko Gobernazio Teniente izendatu zuen osabak. Bertokoak akabatu eta menderatu zituen arizkundarrak eta baita, herriminez edo, Pamplona eta Tudela hiriak fundatu zituen.
Hain zen soldadu ona –odoltsua eta gupidarik gabekoa– munduan zegoen altxorrik handienaren bila joateko agindua jaso zuela: El Dorado fantasiazko erreinua. Omaguatarren lurraldean zegoela uste zuten eta Amazonian sartu behar zuten.
Ursuak eskarmentu handiko jendea aukeratu zuen: 300 bat gizon, 500 indio eta dozenaka esklabo beltz, eta bi bergantinetan itsasoratu ziren. Machifaro herrixkara iritsi zirenean, Urte Berria ospatzea erabaki zuten.
Baina El Doradoren berririk ezak haserrea piztu egin zuen eta Ines de Atienza maitaleaz arduratzea leporatu zioten Urtsuari. Lope de Aguirrek «frantsesagoa da nafarra baino» leporatu zion (ama Nafarroa Beherekoa zuen).

«Ez nuen inoiz pentsatu ni kirolaria izan nintekeenik, are gutxiago maila honetan»

Kantina eraberritua, elikaduratik komunitatea egin eta goxatzeko

«Bizitzen ari garen garai hauek kristoren ‘mala ostia’ sortzen didate»
