Juantxo EGAÑA

Martuteneko presoen kaleratzea, 1977an

(JAVIER GALLEGO)

1975eko azaroan, Franco hil zenean, 731 euskal preso politiko zeuden, tartean 104 emakume. Hurrengo hilabeteetan hasi ziren amnistiaren aldeko lehendabiziko gestorak antolatzen, 1976. urtearen hasieran sortuak amnistia osoa eskatzeko. Lehenengo gestora Gipuzkoakoa izan zen, besteak beste Eduardo Chillida, Rafael Ruiz Balerdi, Andoni Elizondo, Felix Soto, Juan Mari Bandres eta Miguel Castells kide zituena. 1976ko uztailean, Espainiako Gobernuak indultu bat onartu zuen, presoen kolektiboaren zati bati bakarrik eragin ziona, eta horrek nahigabe handia sortu zuen euskal gizartean. Presioak goia jo zuen 1977ko maiatzaren 8tik 15era egindako Amnistiaren Aldeko Astean, milaka pertsona kalera atera zirenean amnistia osoa eskatzeko. Poliziaren errepresioa bortitza izan zen, zazpi hildako eraginez. 1977ko martxoan amnistia zabaltzea agindu zen, eta horrek preso ugari askatzea ahalbidetu zuen, nahiz eta guztiak ez izan. Urte bereko abenduaren 9ra arte ez zen aske geratu azken euskal preso politikoa, Fran Aldarondo. Javier Gallegoren argazkian 1977an Martuteneko espetxetik presoak atera zireneko unea jasotzen da.