Afganistango mendebaldeko nutrizio zentro batean, batez beste, ondo elikatu gabeko 320 haur inguru sartzen dira hilero, eta kopuru hori etengabe igo da azken bost urteetan, Mugarik Gabeko Medikuen arabera.
Talibanek 2021ean boterea berreskuratu zutenetik, diru-sarrera gutxiko familiak gogor kaltetu dituzte nazioarteko laguntzaren murrizketek, baita lehorteek eta migrazioen ondorio ekonomikoek ere.
«Haurdun dauden eta edoskitzen ari diren emakumeen elikadura txarraren igoera izugarria izan da 2025ean», esan zuen zuen John Aylieffek, Afganistango Munduko Elikadura Programaren zuzendariak.
«Ez dute behar luketen laguntzarik jasotzen. Emakume hauek beren osasuna eta elikadura sakrifikatzen ari dira seme-alabak elikatzeko. Askok ez dakite nola egin aurre egoera honi», azpimarratu zuen.
«Haurra jaio ondoren, ondo eman nion bularra, nahikoa esne nuelako. Nire haurtxoak bihotzean zulo bat duela jakin genuenetik, ia ez nintzen etxean egoten eta ospitalean geratzen nintzen. Ez nuen behar bezalako atsedenik hartzen eta ez nuen ondo jaten, eta horregatik, bularreko esnea gutxitu zitzaidan. Orain ez dut nahikoa esne nire haurtxoarentzat», kontatu zuen Najiba ama gazteak.
Adituek uste dute krisiak okerrera egingo duela eta lau milioi haurrek tratamedua beharko dutela. Munduko Elikadura Programak 390 milioi dolar behar ditu arazo honi aurre egiteko, baina egun finantzaketa hori ez dago jasotzen.

