Istanbuleko Udaletxeak dio hirian 160.000 kaleko katu daudela. Baina horiek ez dira arazo bat, herritarrek izugarri maite dituztelako eta haiek zaintzen dituztelako.
Guztien artean badago bat ospetsua egin dena, Kanyon, merkataritza zentro batean bizi dena. Ohe bat zuen txoko batean eta norbaitek lapurtu egin zuen. Jendeak horren berri jakin zuenean etxetxo berri bat merezi zuela erabaki zuen, eta ohe bat erosi zioten, baita jostailuak ere, eta egunero jaten ematen hasi ziren. Orain kezka zabaldu da katua loditzen ari delako.
«Mesedez, ez egin kasu katu bati bakarrik, kalean atentzioa eta babesa behar duten katu asko daudelako», zioen 50 urteko Elif Coskun, Kanyon bisitatzera joan ohi den herritarretako batek.
Izan ere, Istanbulen animaliak maite dituzte, eta katuak eta txakurrak lasai bizi daitezke eta dendetara sar daitezke inolako arazorik gabe, bertan siesta egitera.
Hirian katuekin duten harreman hau kulturala da eta aspalditik dator. Topkapi jauregian, esaterako, bazegoen zerbitzari talde bat Eunuko Beltzak izena zuena, eta horien areto batean biltzen ziren. Haiekin katuak izan ohi zituzten –ez maskota bezala, baizik eta izurriteei aurre egiteko–, eta haiek askatasunez sartu eta atera ahal izan zezaten, atetxo batzuk egin zituzten.
Egun, Istanbuleko paisaiaren parte dira katuak.


