
1981eko otsailaren 4an une historikoa bizi izan zen Gernikako Batzar Etxean. Argazkia ere, gure imajinarioan txertatuta gelditu da: egun hartan, Bilboko portua eta AHVko faktoria bisitatu ondoren, 12.30ak aldera iritsi ziren Gernikako Batzar Etxera Juan Carlos I. eta Sofia, Espainiako errege-erreginak.
Sartu ziren unean, hautetsi guztiak altxatu ziren, Herri Batasuna eta Euskadiko Ezkerrakoak izan ezik. Jose Maria Makua Bizkaiko ahaldun nagusiak, Juan Jose Pujana Gasteizko Legebiltzarreko presidenteak eta Carlos Garaikoetxea lehendakariak hartu zuten hitza, Juan Carlos de Borbon eta emazteak oholtzan zeuden bitartean.
Borboikoa bere hitzaldia hastera zihoanean, bertaratutako Herri Batasunako 19 hautetsiak –HBko 17, 2 LAIAkoak (Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia)– altxatu eta ‘Eusko Gudariak’ abesten hasi ziren beren eserlekuetatik.
Gaur egungo emerituak, ohikoa izan zuen jarrerari jarraituz –2004an, Gasteizen popatik! keinua egin zien manifestariei–, hainbat keinu egin zizkien hautetsi abertzaleei, belarria ukituz eta ozenago kanta zezatela eskatuz. Gainerako ordezkari politikoek Juan Carlosi zuzendutako txalo zaparradekin protestan ari zirenen ahotsak isilarazten saiatu ziren.
Protesta egin zutenak epaituak izan ziren eta, batzuk, kartzelara eraman zituzten.

«Teletetxoak», erretrobisoreak eta motxilak: torturaren itzala euskal gazterian

«Nire buruari baimena eman diot hasieratik txapelari begiratzeko»

«Finalean Euskal Herri osoko publikoa izan arren, ez dut ahaztu nahi non garen»

«Euskal Herrikoan kantatzea ederra litzateke, Xalbadorren garaitik ez da baxenabartarrik»
