GAUR8

Gustave Couberten «Munduaren Jatorria» artelana, Vienan ikusgai

Emakume biluzi baten bulba erakusten duen ‘Bizitzaren jatorria’ Gustave Coubert artista errealista frantsesaren lanik ospetsuenetako bat da. Oso gutxitan atera da Estatu frantsesetik, eta oraingoan Vienako Leopold Museoan ikusi ahal izango da margolariari eskainitako atzera begirako batean.

Gustave Courbeten ‘Munduaren Jatorria’ margolan ospetsua Pariseko Orsay museoan egoten da ikusgai, eta gutxitan ateratzen da handik. Oraingoan Austriara eraman dute, Vienako Leopold Museora, artista errealistaren inguruko atzera begirako erakusketa bat antolatu baitu. Honakoa Estatu frantsesetik ateratzeko baimena ematen duten laugarren aldia da.

‘Munduaren jatorria’ 1866ko artelana da, emakume biluzi baten bulbaren lehen planoan erakusten duena. Kahlil Sherif Pashak erosi zuen koadroa, Parisen eta Vienan bizi zen diplomatiko otomandar batek.

Gero, bildumagile pribatuen esku gelditu zen eta jendaurrean 1955ean jarri zen ikusgai. Nahiko polemikoa izan zen bere garaian. «Courbetek esparru pribatuetarako sortu zuen margolana; XIX. mendean, aurkezpen publiko bat pentsaezina izango zen», diote erakusketaren oharrek.

«Couberten atzera begirako garrantzitsu batean ‘Bizitzaren jatorria’ lanak ezin du hutsik egin», esan zuen Hans-Peter Wipplinger Leopold museoko zuzendari artistikoak.

Horrekin batera, «maisulan ugari bildu ahal izan ditugu hemen. Courbert ez dugu soilik konbentzioen hausle eta margolari bikain gisa erakusten, baita marrazkilari gisa ere», azaldu zuen.

Izan ere, 128 lan desberdin erakusten dira Vienako museoan, tartean bere azken lau urteetan Suitzan sortu zituenak.