GAUR8

Harriet Beecher Stowe, ‘Osaba Tom-en txabola’ liburuaren egilea

Duela 215 urte jaio zen Harriet Beecher Stowe estatubatuar idazle eta esklabotasunaren kontrako aktibista. Bere lanik garrantzizkoen eta ezagunena ‘Osaba Tom-en txabola’ da, euskarara ekarria izan dena, bere garaian kontzientzia askotan piztu zuelako kezka esklabotasunaren inguruan.

Harriet Beecher Stoweren erretatua.
Harriet Beecher Stoweren erretatua. (WIKIPEDIA COMMONS)

Harriet Beecher Stowe (Litchfield, Connecticut, 1811ko ekainaren 14a - Hartford, 1896ko uztailaren 1a) hainbat obra idatzi zituen New England, bere jaiotzako lurraldeaz. Arrakasta handia izan zuen bere garaian eta baita geroago ere. Bere obrarik garrantzizkoen eta ezagunena, ‘Uncle Tom's Cabin’ (euskaraz bi itzulpen ditu: ‘Osaba Tom-en txabola’ eta ‘Osaba Tom-en etxola’), non Estatu Batuetako hegoaldeko esklabotasunaren berri ematen baitu bertan; bere garaian eragin handia izan zuen eleberri horrek, kontzientzia askotan piztu baitzuen kezka esklabotasunari buruz. 

1850ean, ‘Osaba Tom-en txabola’ argitaratu baino bi urte lehenago, 3.204.313 pertsona esklabo zeuden Estatu Batuetan. Eleberriak mugimendu abolizionista bultzatu zuen, baita ere Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko tirabirak piztu. Halere, esklaboen populazioak hazten jarraitu zuen, 1860an 3.953.760ra iritsiz.

1851n argitaratzen hasi zen atalka eleberria ‘The National Era’ egunkarian eta jarraian 1852an girotutako bi liburukitako liburua argitaratu zuen. Estatu Batuetan esklabo bihurtutako pertsonek jasotzen zuten tratu ankerrren inguruan egiten duen deskribapenagatik XIX. mendeko libururik salduenetako bat bihurtu zen. Tom osabaren txabola ez zen literatur lan monumentala bakarrik izan, esklabutzaren aurkako iritzi publikoan eragina izan zuen eta mugimendu abolizionista indartu zuen Estatu Batuetako Gerra Zibilaren aurreko urteetan.