
1991ko abuztuaren 19a astelehena zen, eta egun hartan kendu zuten kargutik Mikhail Gorbatxov. Osasun-arrazoiengatik zela argudiatu zuten, baina sobietar garaian ohikoak ziren horrelako aitzakiak agintariak kargutik kentzeko. Haren ordez, ordura arte presidenteordea zen Guennadi Yanayevek hartu zuen boterea, eta Larrialdietarako Estatu Batzordea sortu zuen. Bertan parte hartu zuten indar armatuen eta zerbitzu sekretuen arduradun nagusiek, baita Nekazarien Batasuneko ordezkari batek eta Estatuko Enpresen Batzordeko beste batek ere. Estatu kolpetzat ulertu zen mugimendu hori, eta Gorbatxovek egin nahi zituen aldaketek sortutako ezinegonari erantzuten zion. Bikain azaldu zuen egun haietan gertatutakoa Isidro Esnaola ikerlariak Artefaktuan.
Ezinegon handiko egunak izan ziren, eta mundu osoa Moskura begira jarri zen. Boris Yeltsin tanke batera igota, Estonia eta Letonia independetzia ofizialki aldarrikatzen, kolpisten artean gero eta desertzio gehiago... Hiru egun igarota, Gorbatxov berriz agertu zen Moskun, eta Sobietar Batasunarekin amaitzeko neurriak iritsi ziren bata bestearen atzetik.
«Estatu kolpea urriko iraultzarekin hasi zen proiektuaren amaiera izan zen. Aste horretako ostiralean Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista debekatu zen eta bere ondasun guztiak konfiskatu ziren. Eta abenduaren 25ean, Mikhail Gorbatxovek SESBen desegitea sinatu zuen, bere nazioarteko betebehar guztiak eta armategi nuklearra Errusiako Federazioari eskualdatuz», gogoratzen zuen Esnaolak.

«Herri eraikuntza, herrigintza eta euskara dira benetan gure lurraldetasuna»

«Gaur egun bezeroetako askok ez dute enpatiarik lanean dagoen jendearekiko»
«Cringe»-a eman gabe

Lurra apurtu zenekoa
