Gaur 8

25 urte lehenengo iPod-etik: ospea eta, ondoren, gainbehera

Duela 25 urte, Steve Jobs Kaliforniako Cupertino hiriko Apple Town Halleko oholtzara igo zen, historiako lehen iPod-a aurkeztera. Gailu honek, iTunes-ekin batera, goitik behera aldatu zuen musika entzuteko modua. Baina 2010eko hamarkadan iritsi zitzaion gainbehera eta 2022an desagertu zen.

Irudian, i-Pod bat. Iraultza handia ekarri zuen.
Irudian, i-Pod bat. Iraultza handia ekarri zuen. (GETTY IMAGES)

Lehenengo iPod Classic 2001eko urriaren 23an saldu zen, 399 dolarretan. MP3 formatuko musika-erreproduzitzailea zen, eta 1.000 abesti gordetzeko gaitasuna zuen, CD baten kalitate berarekin. Hala ere, guztien arreta bereganatu zuena bere diseinua izan zen, ideia bakar batean oinarritzen zelako: musika edozein tokitara eramateko aukera ematen zuen gailu eramangarri bat zen.

«iPod-ekin, Apple-k musika digitaleko erreproduzigailuen kategoria berri bat asmatu du. Horri esker, bere musika-bilduma osoa poltsikoan jar dezake. IPod-ekin, musika entzutearen esperientzia ez da inoiz berdina izango», esan zuen Steve Jobs Kaliforniako Cupertino hiriko Apple Town Halleko oholtzatik duela 25 urte. 

«Apple gehien kezkatzen duten gaiak ekonomia digitalarekin, jabetza intelektualaren eskubideekin eta pribatutasunarekin lotuta daude. Ez da gutxiagorako: Mac-a diseinatu zuen, munduko ordenagailu pertsonal onena kontsideratzen dena; iPod-arekin musika digitalaren merkatua irauli zuen; iPhone eta App Store-rekin gailu mugikorrak berrasmatu ditu; eta iPad-arekin ordenagailu eta gailu mugikorren etorkizuna definitzen ariko balitz bezala da», idatzi zuen Gaur8n Iratxe Esnaolak. 

Gailuaren arrakasta itzela izan zen, izan ere 400 milioi iPod baino gehiago saldu ziren 2001ean kaleratu zutenetik, baita ere 35.000 milioi abesti baino gehiago iTunes plataforman. Gainbehera 2010eko hamarkadan etorri zitzaion, hainbat faktorek eraginda, besteak beste, smartphoneak musika erreproduzitu zezaketelako eta musika streaming zerbitzuaren zabalkundearekin.