
Errekorrak hautsi dituen harrijasotzailea, aktorea, olerkaria, bertsolaria, eskultorea, historiazalea... Hori guztia eta askoz gehiago da Iñaki Perurena polifazetikoa, harri-jasotzea pasio eta zientzia bihurtu duen kirolari eta intelektuala. Peru Harrin, Leitzatik gertu bere eskuekin altxatu duen harriaren museo-zentroan, hartu zuen Zazpika 2010an, eta han aitortu zigun bazekiela «harriak oso leku garrantzitsua izango zuela nire bizitzan eta hori aitonak eta, genetikoki, gurasoek irakatsi zidaten beste inork baino gehiago. Azkenean, gure pentsatzeko modua inguruak eta bizipenak eragin dezakete, baina baita genetikak ere», zioen.
«Nik harriak altxatu nahi nituen, baina aitak ezezko biribila ematen zidan, horrek fisikoki kalte egin ziezadakeela uste zuelako. Gainera, orduan apustuen kontua zegoen. Ezezko horren aurrean, harrirako bidea irekitzen saiatzeko, aizkolari gisa hasi nintzen, baina 17 urterekin lortu nuen nire benetako zaletasunera iristea. Eta hura paradisua izan zen», gehitu zuen Perurenak.
Haurtzaroan hezurretaraino sartua geratu zitzaion «lana, lana eta lana» mantra eta, geldiezin, harri-jasotzaile, antzezle, bertsolari, eskultore, euskal kulturaren dibulgatzaile... identitate ugari batu ditu bere izenpean. Bere bizitza poliedrikoa liburu batean bildu zuen Fermin Erbitik, –‘Iñaki Perurena. Harria bidelagun’ (Pamiela)–, dokumental baten protagonista bihurtu zuen Jon Garaño zinegileak eta unibertsitateko ikastaro baten protagonista izan da, besteak beste.
Semea, Inaxio Perurena, bere ildo beretik doa. Maite Perurenak aita eta amaren lorratza jarraitu du, Maite Zubiturren alaba ere delako, eta bera ama izan denean konturatu zen hariak zein diren beharrezko.

Euskararen inguruko gogoetak: hiru begirada eguneroko esperientziatik

«Ez dizuet Euskal Herri aske bat utzi, baina Euskal Herri bat utzi dizuet»

«Gradu zentigradu bakoitzak inporta du»
Prostata
