GAUR8

Duela ehun urte jaio zen Robert Venturi arkitekto estatubatuarra

Robert Venturi arkitektoa Filadelfian, Pensilvanian, sortu zen gaur ehun urte. Arkitektura konplexua defendatu zuen. Historizismora, apaindura gehigarrira eta sinbolismo erabatekora itzultzea, kontraesanak onartuz eta mugimendu modernoaren soiltasuna baztertuz.

Robert Venturi XX. mendeko arkitektorik originalenetakoa izan zen. (WIKIPEDIA)

Robert Venturi XX. mendeko nortasun handieneko arkitektoetako bat izan zen. Bere obretan kontzeptu desberdinak, arkitekturan ikusi ohi denarekin zerikusirik ez dutenak, txertatu zituen. Bere pentsamenduak adierazi izan ditu hainbat hitzaldi eta klasetan, baita liburu eta artikuluetan ere.

Denise Scott Brown bazkide eta emaztearekin egin zuen bere obraren zati garrantzitsu bat, baina Pritzker saria eman ziotenean Scott bertatik aparte utzi zuten. Gero biak goratu zituzten AIA Ameriketako Estatu Batuetako arkitektura sari garrantzitsuenaren Urrezko Dominarekin.

Scottekin idatzi zituen liburu gehienak. Horietan ohartarazten dute arkitektura modernoa ere erreferentzia historikoetan oinarritzen dela. Arkitekto gisa, ohiturak markatu ez dezan ahalegintzen zen Venturi, baizik eta iraganaren zentzu kontziente batek, erran nahi duena ongi ebaluatuz eta bere proiektuetan nola kontuan hartu aztertuz.

‘Konplexutasuna eta kontraesana arkitekturan’ manifestua plazaratu zuen 1966an. Hitzaurrean, Vincent Scullyk arkitekturako idatzirik inportanteena dela adierazten du, 1923an Le Corbusierrek ‘Arkitektura bat’ argitaratu zuenetik.

50 urteko bere karreran, Harvard, Yale eta Princetoneko unibertsitateetako irakasle izan zen Venturi.