2025 ABU. 06 - 16:12h Donostiako Aquariumak Itsas Film Festibaleko (AIFF) 13. edizioa eskainiko du hurrengo astean Urrutiko lurrak, espezie berriak edota istorio liluragarrienak pantaila handira helduko dira Donostian datozen egunetan, Aquariumeko Itsas Film Festibalaren 13. edizioari esker. Proiekzioak 12.00etan izango dira, eta Gros hondarztaren historia dago jorratuko diren gaien artean. Abuztuaren 11etik 15era ospatuko da jaialdia. (Gorka RUBIO | FOKU) GAUR8 Donostiako Aquariumeko Itsas Film Festibaleko (AIFF) 13. edizioa hartuko du astelehenetik ostiralera, Gipuzkoako hiriburuko Aste Nagusiarekin bat eginez. Egun horietan zehar, publikoak «itsas mundu liluragarrian murgiltzeko» aukera izango du, ozeanoarekin zerikusia duten film sorta baten bidez.Donostiako Aquariumetik azaldu dutenez, jaialdiak askotariko programazioa eskaintzen du, bertaratzen direnek «urruneko lurrak arakatu, itsas espezie berriak aurkitu eta itsasoko istorio liluragarriak ezagutu ahal izan ditzaten».Edizio honetako gai nabarmenen artean, auzoaren eta Donostiako Gros hondartzaren historia, bilakaera eta surfaren historiarekin duen lotura, eta Orio herriaren historia daude.AIFFk Donostiako Udalaren, Cimasub-en (Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa), Ficab-en (Bidasoako Arkeologia Zinemaren Nazioarteko Jaialdia) eta Orioko Udalaren laguntza du, besteak beste.Proiekzioak 12.00etan izango dira, Aquariumeko auditorioan, eta doakoak izango dira lekua bete arte. Astelehenean Cimasubeko lan sorta bat proiektatuko da, eta asteartean Gabriel Garciaren ‘Piedra, papel, arena’ dokumentala, Groseko surfaren kulturari buruzkoa.Asteazkenean, ‘Erro’ Ibon Gaztañazpiren txanda izango da, Oriako itsasadarraren historiara hurbiltzen dena. Ostegunean, berriz, ‘Urpekaritza Egeoren historian’ film arkeologikoa ikusi ahal izango da. Azkenik, ostiralean ‘Aquarium TV Show’ eskainiko da, Aquariumeko langileek egindako irudi eta bideoen bisita berezia.