GAUR8

Gaur 80 urte jaurti zuten bonba nuklearra Nagasakin

1975ean, duela 80 urte Hiroshimako bonbardaketa nuklearraren ostean, abuztuaren 9an, gaurko egunez bonbardatu zuten Ameriketako Estatu Batuek Japoniako Nagasaki hiria. Lau hilabeteren buruan, bonbek 60.000-80.000 zibil suertatu ziren hilik.

Nagasakiko leherketa. (Wikimedia)

Hiroshimako bonbardaketa nuklearrak denborarekin oihartzun handiagoa hartu badu ere, Nagasaki hirian ere bonbardaketa bat izan zen, hain zuen ere, gaurko egunez, abuztuaren 9an. 1945.urtean. Bigarren Mundu Gerra bukatzear zegoenaren testuinguruan gertatu ziren bonbardaketa nuklearrak.

Bonbardaketak baino sei hilabete lehenago, Estatu Batuek Japoniako 67 hiri bonbardatu zituen. Erresuma Batuarekin eta Txinako Errepublikarekin batera, 1945eko uztailaren 26an Estatu Batuek Potsdamgo adierazpenean errenditzea eskatu zioten Japoniari. Japoniako Gobernuak ultimatum hari ez entzunarena egin zion. Hori zela eta, Harry S. Truman presidentearen aginduz, Little Boy izeneko bonba nuklearra bota zuten 1945eko abuztuaren 6an Hiroshiman, Henry L. Stimson gerra idazkariak nahi zuen bezala, eta Fat Man izeneko bonba abuztuaren 9an Nagasakin.

Lau hilabeteren buruan, bonbek 60.000-80.000 lagun hilak zituzten Nagasakin, horietatik erdiak lehen egunean bertan. Lehen egunetan hilen %60 leherketa edo suteek eragin zituzten; %30 obra-hondakinek; eta %10 beste arrazoiren batengatik izan ziren hilak. Hurrengo hilabeteetan, jende andana hil zen erredurek, erradiazioak eta bonben ondoriozko beste gaixotasunek jota. Hildako gehienak zibilak ziren.