GAUR8

Gaur 20 urte izan zuen istripua Helios Airways 522 hegaldiak

Gaur hogei urte bete dira Helios Airwayseko 522 hegaldiaren tragediatik. Oxigenorik gabe gelditu eta, 121 bidaiari zorabiatuekin barnean, Zipreko zeruan hegan aurkitu zuten hegazkin fantasma hura. Laguntzaile batek mendi baten kontra bideratu zuen hegazkina, biktima gehiagorik egon ez zedin.

Hegazkina DBA linearen jabetza zenean. (Deustche BA | WIKIMEDIA COMMONS)

2005eko abuztuaren 14an, Helios Airwaysen 522 hegaldia Larnacako (Zipre) nazioarteko aireportutik atera zen, Pragarako bidean. Atenasen geldialdi bat egin behar zuen. Hiru ordu beranduago, eta hegazkinaren presurizazio-akats baten ondorioz, hegaldian zihoazten 121 bidaiariak hilik zeuden. 

Hans-Jürgen Merten kapitaina (58 urte) eta Pampos Charalambous lehen ofiziala (51 urte) zihoazen hegazkinaren kabinan. Eskarmentu handiko bikotea, hegaldi ordu asko zituzten bien artean. Aireratu eta bost minutura, altitudeaz ohartarazten zuen alarmak jo zuen kabinan. Hala ere, hegazkina aireratzeko abisuaren soinu berdina zuenez, tripulazioak alarma baztertu eta gorantz jarraitu zuen.

Zenbat eta gorago igo, orduan eta oxigeno gutxiago zegoen barruan, eta tripulazioa ez zen ohartu kabinaren presio-galera geldoaz. Hegaldia hasi eta zazpi minutura, pilotuek aire girotuaren arazo baten berri eman zuten, eta aire-konpainiaren operazio-sailarekin harremanetan jarri ziren. Bitartean, oxigeno maskarak 5.500 metroko altitudean zabaldu ziren.

Tripulazioak hipoxiako lehen seinaleak sentitzen ari zen. Handik gutxira, hegazkina 10.700 metrora egonkortu zen, oxigeno maila seguruetarako 3.000 metroko maximoaren oso gainetik. Pilotu automatikoan bueltak ematen hasi zen, presioren galera horrek tripulazioa ezgaitu baitzuen. Pilotuek aireko trafikoaren kontrolaren mezuei erantzuten ez zietenez, Greziako Armadako hegazkinak bidali zituzten hegaldia geldiarazteko eta haiek ikusitakoa beldurgarria zen: kapitainaren eserlekua hutsik zegoen, eta lehen ofiziala konorterik gabe eroria zegoen kontrolen gainean. Oxigeno maskarak zintzilik zeuden, baina bidaiariak geldirik zeuden.

Bat batean, tripulazioko kide bat eta oxigeno-maskarak jantzita zituen emakume bat kabinan sartu ziren, hegazkina kontrolatzen saiatzeko. Hegazkin laguntzaileak, gerora 25 urteko Andreas Prodromou zela jakin zena, hegazkinaren kontrola berreskuratu ez zuela ikusirik, Atenasetik urruntzeko erabaki heroikoa hartu zuen, lehorrean biktimarik ez sortzeko. Mendi baten kontra talka egin eta guztiak hil ziren 151 bidaiak eta tripulazioko 6 langileak.