2025 IRA. 01 - 13:33h Mahasti Artean gastronomia eta kultur jaialdiaren seigarren edizioa hartuko du Morgak Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturak eta Urremendi Garapen Elkarteak antolatuta, Mahasti Artean gastronomia eta kultur jaialdiaren seigarren edizioa izango da asteburu honetan Morgan. Musika emanaldiak, ikuskizunak eta txakolina eta gazta dastatzeko saioak izango dira, ostiralean hasita. Morgako Talleri Berria upategia izango da jaialdiaren epizentroa. (Jon HERNAEZ | FOKU) GAUR8 Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Morgako Talleri Berria upategian egingo da asteburu honetan Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturak eta Urremendi Garapen Elkarteak antolatutako gastronomia eta kultur jaialdiaren seigarren edizioa.Antolatzaileen arabera, «ardoa, gastronomia, kultura, natura eta iraunkortasuna ingurune paregabe batean uztartzen dituen proposamen batekin» itzuliko da ekitaldia.Morgan kokatuta, Talleri Berria upategia, «ingurune natural pribilegiatu batez» inguratua, jardueren epizentroa izango da. Duela mende erdi baino gehiago leku hori hartu zuen teila-fabrika zaharra omentzen duen espazio honek kontzertuak, komedia, yoga eta esperientzia gastronomikoak hartuko ditu "paisaiarik onenez inguratutako agertoki batean".Jon Plazaola aktore eta umoristak emango dio hasiera jaialdiari irailaren 5ean, ostiralez, ‘Tum-Tum, Platz!’ ikuskizunarekin. Bere bakarrizketarekin batera, Bizkaiko lau txakolin eta Idiazabal gazta dastatuko ditu. Mikosis eta Belako, gaueanLarunbat goizean, jaialdia mahastiari begira egingo den yoga saio batekin hasiko da, eta ondoren dastatze bat egingo da. Gauean, Mikosis eta Belako taldeen kontzertuak izango dira, aire zabalean, txakolina eta Idiazabal gazta dastatuz.Igandean, Mahasti Gourmetek agurtuko du jaialdia. Mahastian esperientzia gastronomiko bat izango da, Txuck Turner DJaren musikarekin eta Urdaibaiko Esentziak pintxoekin, «Urdaibaiko produktuaz eta gastronomiaz gozatzeko».Antolatzaileek joan-etorriko autobusen doako zerbitzua jarri dute jaialdiaren egun bakoitzerako, eta Bilbotik eta Gernikatik irtengo dira. Jarduera bakoitza erreserbatzean, dagokion autobusean baiezta daiteke plaza. Gainera, garraio publikoan joan nahi dutenek Morgarekin konektatzen diren Bizkaibuseko lineak erabil ditzakete (A3526 eta A3533).‘Mahasti Artean’ hainbat estilotako musika-kontzertuen zikloa da, eta urtero egiten da Bizkaian, uda amaitu baino lehentxeago, mahats-bilketaren hasierarekin bat eginez, «musikaren panoraman ospe handia duten" artistekin. Emanaldi bakoitza upategi batean edo mahasti baten azpian egiten da.Jaialdian, Jatorrizko Deituran erregistratutako 35 upeltegietako batzuen txakolinak eta produktu eta lehengai onenekin egindako errezetak zerbitzatzen dira.Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deiturak eta Desarro Elkarteak antolatutako jaialdiaren sarrerak eta programazio osoa eskuragarri daude Bizkaiko Txakolinaren webgunean.