2025 IRA. 03 - 15:36h Faktoria Ibiltaria Barakaldoko auzoetatik igaroko da euskararen erabilera sustatzeko Familien artean euskararen erabilera bultzatzea helburu duen Faktoria Ibiltaria Barakaldoko hainbat auzotatik igaroko da irailean zehar, jarduera ezberdinak proposatuz. Tailerretan parte hartzeko, izena eman behar da irailaren 8tik 23ra zabaldutako epean. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Karabana ibiltari bat Barakaldoko auzoetatik ibiliko da, euskara sustatzen. (Barakaldoko Udala | EUROPA PRESS) GAUR8 Barakaldoko Euskara arloak Faktoria Ibiltaria jarri du abian, familiei zuzendutako jarduera ludikoen bidez euskara auzoetara eramatea helburu duen ekimen ibiltaria.Irailean zehar udalerriko hainbat gune zeharkatuko ditu dinamikak, «Kilima Faktoriako ohiko tailerrak herritar guztiei gerturatuz», azaldu du Udalak. Lanbide heziketako hainbat ikastetxeren laguntzarekin, haurrentzako eta familientzako jarduerak eskaintzeko karabana bat diseinatu eta sortu da. Karabana horrek irailaren 5ean Munoa parkea bisitatuko du, irailaren 12an Xake plaza (Bagatza), 19an Zamalanda parkea eta 26an Herriko Plaza. Parte hartzea librea eta doakoa izango da, aldez aurretik izena eman beharrik gabe.«Euskarak kalera atera behar duela uste dugu, eta Hala Dzipok maitasun handiz prestatu duen proiektu hau aukera ezin hobea da euskara familietara modu dibertigarrian eta etxetik gertu hurbiltzeko, adierazi du Iratxe Foces Euskara zinegotziak.Proposamen hau Kilima Faktoria Euskarabilgunean programaren parte da, San Bizente auzoko gunea, txikitatik euskararen erabilera sustatu nahi duena.Faktoria Ibiltariaz gain, programak bere ohiko tailerren eskaintzari eusten dio: Dilin-Dalan (musika-emanaldiak abesti herrikoiekin), Apatx (familian jolasteko saioak musikarekin, artearekin eta liburuekin), Kilima Zinema (zinema 3 urtetik gorakoentzat), Hazten eta Hezten (jolas libreko gunea), Katamarka (0-2 urte bitarteko haurrentzat), Korapilatzen (3-7 urte bitarteko haurrentzat) eta Saretzen (proiektu parte-hartzailea, 8-12 urte bitartekoentzat).Tailer hauetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da irailaren 8tik 23ra, eta plazak zozketa bidez esleituko dira irailaren 24an.Euskara zinegotziak eskerrak eman dizkie Tartanga, Iurreta eta Tknika (EAEko Lanbide Heziketako Berrikuntza Aplikatuko Zentroa) ikastetxeei, haien inplikazioa «funtsezkoa izan baita karabana egia bihurtzeko».