2025 IRA. 19 - 12:06h Familien joan-etorrietan bizikleta elektrikoak probatzeko kanpaina Gasteizen Gasteizen, familien joan-etorrietan bizikleta elektrikoak probatzeko kanpaina jarri dute abian, haurrak eskolara eramatea edota erosketak egiteko bizikleta alternatiba on bat izan daitekeela erakusteko. Bizikletak porbatzeaz gain ordubeteko prestakuntza ere eskaintzen dute. Pertsona bat, hiritik bizikletan mugitzen. (Andoni CANELLADA | FOKU) GAUR8 Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak izena emateko epea zabaldu du bizikleta elektrikoaren erabilera sustatzeko kanpaina batean parte hartzeko. Familiei bereziki zuzendutako ekimena da, haien joan-etorrietan alternatiba gisa ibilgailu motorizatuaren erabilera probatzeko aukera izan dezaten. Era horretara, familiek aukera izango dute haurrak eta objektuak garraiatzeko egokitutako karga elektrikoko bizikletak doan probatzeko.Proba pilotu hau irailean hasi da, lau bizikletarekin. Hasiera batean, hilabete eta erdiko epean erabili ahal izango dira, eta, libre egonez gero, luzatzeko aukera izango da.Mailegu-zerbitzu hau Gasteizko edozein familia-unitateri zuzenduta dago, eta, bereziki, mugikortasun jasangarriarekin konpromisoa duten eta adingabeak ardurapean dituzten familiei.Eskaera guztiak jaso ondoren, teknikariek ebaluatu egingo dituzte, eta azken erabakia hartuko dute familia parte-hartzaileak hautatzeko. Behin hautatuta, familiek ordubeteko prestakuntza jasoko dute, mugikortasun seguruan aditua den pertsona batek emana.Ekimen honetan parte hartzen dutenek probaldian zehar bizikleta erregulartasunez erabiltzeko konpromisoa hartzen dute, baita esperientzia amaitzean ebaluazio-inkesta labur bat egitekoa er ere.Zama eramateko bizikleta (cargo bikes) elektrikoak hiri-ingurunean sartzeak «onura ugari» dituela nabarmendu dute. Gaur egun, familia-eremuko joan-etorri gehienak (hala nola haurrak eskolara eramatea, erosketak egitea, parkera joatea edo mandatuak egitea) ibilgailu pribatuan egiten dira, baina ibilbide horietako asko karga elektrikoko bizikletetan egin daitezke, azpimarratu du Udalak.Berretsi dute «gazteak, adinekoak edo objektuak modu seguru eta erosoan garraiatzeko aukera ematen dute, familientzako alternatiba erreal eta jasangarri bat» eskaintzen dutela.