2025 IRA. 22 - 14:10h Giza eskubideen defendatzaileak babesteko programako hautagaiak aurkezteko epea ireki du Lakuak Giza eskubideaen alde egiteagatik arriskuan dauden pertsonak babesten dituen programarako hautagaiak aurkezteko epea ireki du Lakuak. Emakumeak, LGTBIQ+ kolektiboko pertsonak, lurraldearen eta lurraren defentsan aritzen diren nekazariak edota indigenak dira ekimenean babesa duten pertsonak. NARE programak jazarpena pairatu duten edo arrisku egoeran dauden pertsonak babestera bideratuta dago. (IREKIA) GAUR8 Lakuako Gobernuko Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritzak giza eskubideen defendatzaileak babesteko NARE programara hautagaiak aurkezteko epea ireki du. Era honetara, EAEko erakunde, elkarte eta GKEek urriaren 15era arte aurkez ditzakete proposamenak.Egiten duten lanagatik mehatxuak, jazarpenak edo arrisku egoerak pairatzen dituztenak eta beren eta familiaren bizitza, osotasun fisikoa eta psikologikoa arriskuan jartzen dutenak babesten ditu programak.Justizia eta Giza Eskubideen Sailak Zehar Errefuxiatuekin batera eta eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren laguntzarekin kudeatzen du NARE programa.Harrera eta akonpainamendu psikosozialaz gain, NARE programak harreman instituzionalen agenda eta ekitaldi publikoak antolatzen ditu; ondoren, jatorrizko herrialdera itzultzen direnean, jarraipena egiten du, beren ongizatea ziurtatu eta lana ikusarazteko.Urriaren 15era arte aurkez ditzakete hautagaitzak, ‘euskadi.eus’ web orrian dauden formularioen bidez, eta Zehar Errefuxiatuak elkartera bidal ditzakete, programa.proteccion@zehar.eus helbide elektronikora.Aurkezteko epea amaitu ondoren, Giza Eskubideen eta Biktimen Zuzendaritzak Aholku Batzordea bilduko du. Batzorde hori giza eskubideetan adituak diren erakunde eta entitateek osatuko dute, hautagaiak ebaluatzeko eta EAEn sei hilabetez hartuko diren hiru pertsonak aukeratzeko, arrisku eta genero irizpideak lehenetsita.Hautagaien artean, emakumeek, LGTBIQ+ kolektiboko pertsonek, eta lurraren, lurraldearen eta ondasun komunen defentsan lan egiten dutenek izango dute lehentasuna, nekazariak, indigenak eta afrikar ondorengoak barne.41 pertsona pasatu dira programatikAinhoa Zugasti Lakuako Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako zuzendariak programaren garrantzia nabarmendu du, bereziki giza eskubideak «mehatxupean» dauden egungo egoeran.Exekutiboak gogoratu du NARE programa 2011n jarri zela abian eta funtsezko elkartasun tresna izan dela giza eskubideen defentsan beren jatorrizko herrialdeetan arrisku eta jazarpen larriei aurre egin behar dieten pertsonak babesteko.Urteotan 41 pertsona hartu dira, horietatik 28 emakumeak (25 heldu eta 3 haur) eta 14 gizonak (11 heldu eta 3 haur). Gehienak Hego eta Erdialdeko Amerikakoak izan dira: Kolonbiakoak 25, Guatemalakoak bost, Honduraskoak lau, El Salvadorkoak hiru, Ekuatore Gineakoak bi eta Peru, Nikaragua eta Saharako bana.