2025 IRA. 30 - 00:00h ’Harriketarrak’ telesaila duela 65 urte sortu zen XX. mende erdialdeko gizartearen isla zen ‘THe flintstone’ telesaila, baina Harri Aroko pertsonai eta bizimoduarekin irudikatua. Marrazki bizidutenako satira ospetsu hura, helduentzat bazen ere, mundu osoan zabaldu eta haurrek ikusten amaitu zuten. Gurean, euskaraz, ETBk eskaini zuen. NAIZ «Yaba daba du!», hainbat belaunaldientzat ezaguna den poz eta askatasun ohitu horrek 65 urte bete ditu. Gaurko egunez, 1960 urtean estreinatu zen ‘The flintstones’ telesaila –ETBk ‘Harriketarrrak’ bezala eskaini zuen euskaraz– ABC telebista kate estatubatuarrean. Hanna Barbera Productions ekoiztetxeak sortua, marrazki bizidunetako telesail honek XX. mendeko erdialdeko Estatu Batuetako gizartea islatzen zuen, baina Harri Aroko protagonisten bidez. Hala, asmakizun modernoak ageri dira –telefonoa, autoa, dutxa– baina modu arkaiko eta barregarrian irudikatuz. Ikonikoa da lanera joateko erabiltzen zuten «autoa»; enbor eta harriz osatua, aurrera egiteko oinekin korrika egin behar zuten bidaiariek. Haurrek gustura ikusi izan duten arren, berez, helduei zuzendutako marrazkiak ziren eta haiei dagozkien gaiak jorratzen zituen, tartean, lan gatazkak, amatasuna, jokoarekiko mendetasuna, konsumismoa edota fertilitate arazoak.Telesailak Pedro eta Wilma Harriketarra eta haien alaba Pebbles zituen protagonistak, baita haien maskota, Dino –txakurra bezala aritzen zen dinosauro morea–, eta Harriketarren lagun eta bizilagunak Paulo eta Betty Marmol eta haien semea Bamm-Bamm. Telesaila modan zeuden «gonbidatu» ospetsuak txertatzen lehena izan zen, haien tankerako karikatura identifikagarriak sortuz. Era berean, Pedro eta Wilma ohean elkarrekin agertu ziren lehen telebistako bikotea izan zen. 1966ko apirilaren 1era arte emititu zen, eta 166 atal izan zituen. Denbora luzez historiako telesail animaturik luzeenaren errekorra mantendu zuen, 1997an ‘The Simpsons’-ek gainditu zuen arte. Izan ere, honen inspirazio zuzena izan zen ‘The Flinstones’, eta hainbat erreferentzia egiten dizkio.