2025 URR. 09 - 14:14h 86 lan aurkeztu dira ‘Laudioko Orkideak’ argazki lehiaketaren lehen ediziora Laudioko Udal webgunea orkideen irudiz jangzita dago ‘Laudioko Orkideak’ argazki lehiaketari esker. Lau lan izan dira sarituak lehen edizioak jasotako 86en artean, eta irudi ederrak utzi dituzte herriko leiho digitalean, urtarriletik aurrera orkideen munduari eskainitako jarduera gehiago iragarriz. Lehikaetara aurketzutako argazki bat, irudian. (LAUDIOKO UDALA) GAUR8 ‘Laudioko Orkideak’ argazki lehiaketak sariak banatu berri ditu Arabako udalerrian, eta lehen edizio honetan izandako parte hartze datuak eman ditu ezagutzera. Izan ere, 86 lan jaso ditu lehen aldiz antolatutako ekimenak, eta horietatik 31 heldu dira finalista izatera. Lau argazki izan dira sarituak.Eñaut Escuderok 14 urte arteko gazteen kategorian jaso du sarietako bat eta Dayra Ariela Guzmanek eskuratu du 14 eta 18 urte bitarteko kategoriakoa. Era berean, Iban Pagaldayren ‘Himantoglosum hircinum. Ilunabarra Arraño mendian’ izeneko argazkiarentzat izan da 18 urtetik gorakoena, eta Jesus Derechok irabazi du ‘Zientzia Herritarra’ izeneko kategoria bereziko saria. Biodibertsitatearen balioaLaudiokoloreak elkarteak antolatuta, Udalarekin elkarlanean, udalerriko biodibertsitatea ezagutzera eman eta duen balioa aitortzeko helburuak ditu ekimenak.Lehiaketara aurkeztutako lan finalista guztiak Udalaren webgunean daude ikusgai, irudi ederren sorta eskainiz. Era berean, gaian sakondu nahi duten herritarrek orkideen mundua ezagutzeko aukera izango dute urtarriletik aurrera, urte berriarekin «tailer eta ekintza berri ezberdinak» antolatuko baitituzte herrian.