2025 URR. 17 - 13:42h Maskotentzako hilerria sortzeko aukera aztertuko dute Gasteizen, Udalbatzaren eskaria jarraituz Konpainia-animalientzako hilerria sortzeko aukera aztertuko du Gasteizko Udalak, Udalbatzan aho batez hartutako erabakiari erantzunez. Elkarrekin Gasteiz alderdiaren ekimenez jorratu da gaia, hazteari uzti ez dion maskoten jabeen komunitatearen beharrak kontuan hartuta. Maskoten hilerri bat BIzkaian, artxiboko irudian. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU) GAUR8 Gasteizko Udalbatzak konpainia-animaliak oroitzeko eta agurtzeko espazio publiko bat sortzeko aukera aztertzeko eskatu dio Udal Gobernuari. «Udal lurzatien egokitasuna, kudeaketa eredu egokiena, araudi eta osasun ahokadura eta proiektuaren inplikazio ekonomiko eta sozialak aztertuko ditu, osoko bilkuran adostutako akordioaren arabera. Udalbatzak aho batez onartu du Elkarrekin Podemosek egindako proposamen original bati egindako transakzio-zuzenketa.Elkarrekin Gasteizko zinegotzi Oscar Fernandezek konpainia-animalientzako hilerri bat sortzea eskatu du Gasteizen. Azaldu duenez, maskotak dituzten pertsonek, «udalerrian handitzen doazenek, espazio berezi bat izan dezaten beren animaliei hiltzen direnean agur esateko, gorpuak lurperatzeko eta galdutako loturaren oroitzapena bizirik mantentzeko».Fernandezek emandako datuen arabera, Gasteizko etxeetan, datu ofizialen arabera, 36.430 txakur erroldatuta daude eta 2.200 katu baino gehiago; hala ere, felinoei dagokienez, askoz gehiago dira Gasteizko etxeetan bizi direnak eta ez dago erregistrorik. Horregatik, beharrezkotzat jo du udalerrian etxeko animalientzako hilerri bat edukitzea egokia den aztertzea.«Animalia horien heriotza trantze gogorra da pertsona askorentzat. Dolu-prozesu horiek bizitzeko eta ixteko urrats egoki gisa, animaliei agur egitea eta haien gorpuak lurperatzea edo erraustea gomendatzen da. Etxe-animalientzako udal hilerri batek dolu hori igarotzen lagun dezake», argudiatu du zinegotziak.Zorrotz aztertuAna Lopez de Uralde Osasun zinegotziak «aukera aztertzea eta zabaltzearen» alde agertu da, eta «sentsibilitate desberdinak entzuteko eta ekimen honi emandako erantzuna ebaluatzeko» borondatea azaldu du, «irtenbide zehatz bat hartu aurretik».«Galdera gehiegi aztertu behar dira eta, horregatik, lehen urratsa azterketa zorrotza eta parte-hartzailea egitea izan behar dela uste dugu. Ez diogu inolako aukerari aterik itxi nahi, baina ez dugu formula zehatz batekin presaka ibili behar alternatiba guztiak baloratu gabe», adierazi du.