2025 URR. 19 - 06:00h Duela 75 urte hil zen Edna St. Vincent Millay, Pulitzer saria jaso zuen lehen emakumea Poesian nabarmendu zen batez ere Edna St. Vicent Millay idazlea, bera izan baitzen Pulitzerra jaso zuen lehen emakumea, ‘The Ballad of the Harp-Weaver’ poesia lanagatik. Duela 75 urte hil zen, bihotzekoak jota. Feminismoaren ikono gisa nabarmentzen da. Vicent Millayren irudia. (Wikimedia) GAUR8 Pulitzer saria kazetaritza eta arte munduan sari preziatuenetarikoa da; duela 75 urte hil zen Edna St. Vincent Millay izan zen sari hori jasotzen lehen emakumea (Rockland, Maine, 1892 – Austerlitz, New York, 1950). XX. mendeko poetarik originalenetako bat izan zen, eta literaturaren eta feminismoaren ikono gisa gogoratzen da.Bere ibilbide literarioaren gailurra 1923an iritsi zen, ‘The Ballad of the Harp-Weaver’ lanagatik Pulitzer Saria irabazi zuenean. Bere poesia ildo tradizional eta lirikoan garatu zuen, halaber antzerkiaren eta libretoaren munduan ere jardun zuen; ‘The King’s Henchman’ operarako libretoa idatzi zuen, adibidez.Millay-ren bizitza ez zen soilik poeta baten ibilbidea: bere izaera bohemioak, harremanak, eta bere hautuetan independentziaz jokatzea ere osagai garrantzitsuak izan ziren. 1936an auto-istripu bat jasan zuen, eta min kronikoarekin bizi izan zen azken urteetan. 1950eko urriaren 19an hil zen, 58 urte zituela, besaulkiko eskaileretan egindako kolpe baten ondorioz eta bihotzekoak eraginda.Bere ondarea gaur egun ere bizirik dago: Steepletop izeneko bere etxea eta lur eremuak kontserbatuta daude, eta edertasun liriko eta feminista sinbolo bilakatu dira.