GAUR8

Klima larrialdiak elikagai hornikuntzan duen eraginaz ohartarazi du NBEk

Klima larrialdiak eraginda geroz eta lehorte edota eurite bortitz gehiago ari dira izaten munduan. Horrek bertako laborariei ez ezik, mundu osoko miloika herritarri eragiten die, Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi duenez. Elikagaien prezioak igotzen dira, eta goseteak areagotu.

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Nazio Batuen Erakundeko Aldaketa Klimatikoaren bulegoak ohartarazi du elikagai hornikuntza egunerokoan bermaturik ez duten pertsonen kopuruak gora egin duela. Zehazki, muturreko gosea pairatzen duten pertsonak seikoztu egin dira bost urte eskasetan.

Aipatu erakundeak bat egin du Brasilen, COP30 konferentzian, garapen iraunkorra bultzatzeko lehen sektoreko sistemak indartu eta elikagai segurtasuna bermatzeko egindako proposamenarekin. Aldaketa klimatikoaren nazioarteko bulegoak ohartarazi du elikagaien prezioak ikaragarri haziko direla datozen urteetan.

Hori gertatuko da lehorteak ugaritzen ari direlako eta gisa berean mundu mailako lur emakorretan uzten herena galtzen ari delako. 2024ean sekula baino bero gehiago egin zuen, eta muturreko baldintza klimatikoek patata Indian %80 garestitzea ekarri zuen edota artoa %36 Hegoafrikan.

Urte hartan 96 milioi lagunek ez zuten ziurtatuta elikadura eta lehorteez gain urakan, uholde eta bestelakoek okertu egiten dute egoera.

Aldaketa klimatikoari aurre egin behar zaiola diote, karbono desinbertsioa deitzen zaiona indartu, baina horrekin batera munduko hegoaldean dauden herrialdeak lagundu behar direla teknologiarekin eta politika egokiekin.