GAUR8

Bakearen Nobel sariduna, Venezuelako ontzien aurkako erasoak defendatzen

Bakearen Nobel saria jaso eta biharamunean, Maria Corina Machadok AEBk Venezuelako petrolio ontzia erasotu eta bahitzea beharrezkoa izan dela defendatu du.

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Venezuelako gobernua kriminalez osaturik dagoela eta haiek geldiarazteko edozer egin daitekeela defendatu du Maria Corina Machado Venezuelako oposizioburu eta aurtengo Bakearen Nobel saridunak. AEBk lapurtu duen petrolio-ontzia ilegala dela da euren diskurtsoa.

Elkarrizketa ezberdinetan eta batik bat AEBtako hedabidetan, eskatu du Venezuelako baliabideetan presioa egiteko. Behin Maduro kanporatuta, Washingtoni ziurtatu dio urrea, petrolioa eta bestelako baliabideak eskeiniko dizkiola eta enpresa guztiak pribatizatuko dituela.

Nicolas Madurok Machadoren kontra gogor egin du eta AEBk nahi duena eurak kanporatu eta bertako baliabideak xurgatzea dela. Madurok uste du narkotrafikoa, migrazioa, demokrazia edota giza eskubideak aitzakia direla Washingtonentzat eta egiazki, ontziarekin erakutsi duten moduan, petrolioa nahi dutela.

Asteazken honetan atzeman zuten AEBtako militarrek Venezuelako kostatik gertu petrolio-ontzia. Donald Trumpek esan du sekula hartu duten petrolio-ontzirik handiena dela. AEBtara eraman eta petrolioa beretzat hartuko dutela esan du, gainera. Iranera petrolioa eramateko asmoa zuela ontziak esan du eta, gainera, ekintza gehiago etorriko direla iradoki.

Venezuela barruan erasoak laister hasiko dituztela esan du eta bien bitartean Maduroren iloben kontrako zigorrak eta sei petrolio-ontziren aurkakoak jarri ditu. Egiari zor, atzemandako petrolioa ez zeraman Iranera, Kubara baizik.

Guyanarekin tira bira handia du momentu honetan Venezuelak, eta AEBk berarekin akordio militarra egin du. Hala, Guyanako uretan nahi moduan jardungo dute yankiek.