2026 URT. 06 - 05:00h Hogei urte bete dira Ramona Komandantea hil zenetik Hogei urte bete dira gaur Nazio Askapenerako Armada Zapatistaren (EZL) Ramona komandantea hil zenetik. Tzotzil herritarra, Chiapasen bultzatu zuen Emakumeen Lege Iraultzailea. Batzorde Klandestino Iraultzaile Indigena (CCRI) osatzen zuten bi emakumeetako bat zen, Esther komandantearekin batera. Ramona komandantea, emakume kementsua. (WIKIPEDIA COMMONS) GAUR8 Ramona komandantea tzotzil komunitate batean jaio zen 1959an Chiapaseko San Andres Sacamch’en de Los Pobres herrian, eta 2006ko urtarrilaren 6an zendu zen, minbizi baten eraginez. Gaixotasun terminal bat zuen eta, 1995ean, giltzurrun baten transplantea egin ziotelako, 10 urte lapurtu zizkion heriotzari. Marcos komandanteordeak eman zuen bere heriotzaren berri. Triste oso, goizean gonbitoarekin eta beherakoarekin hasi eta San Kristobalera bidean zihoala Ramona hil egin zitzaiela aipatu zuen. «Kasu honetan, oso tristea egiten zait hitz egitea, baina esan diezazuekedana da munduak behar diren emakume horietako bat galdu zuela; Mexikok behar diren borrokalari horietako bat galdu zuen eta guri bihotz puska bat kendu zigutela». Emakume tzotzil txiki hura 1994ko urtarrilaren 1eko altxamendu armatuan Chiapaseko San Cristobal de Las Casas hiria hartzeko estrategia gidatu zuen. Gogorra zen, borrokalaria. Emakumeen eta artisauen eskubideak defendatu zituen beti. Mexikoko Chiapaseko Nazio Askapenerako Armada Zapatistako komandantea izan zen eta borroka hartako hastapeneko figura publiko garrantzitsuenetarikoa izan zen. Nazio Askapenerako Armada Zapatistaren (EZL) Batzorde Klandestino Iraultzaile Indigena (CCRI) osatzen zuten bi emakumeetako bat zen, Esther komandantearekin batera.