GAUR8

Gaur bost urte hil zen David Graeber antropologo estatubatuarra

David Rolfe Graeber estatubatuar antropologo, anarkista, ekintzaile eta idazlea gaurko egunez hil zen, duela bost urte. Bere libururik ezagunenak ‘Debt: The First 5000 Years’ (2011), ‘The Utopia of Rules’ (2015) eta ‘Bullshit Jobs: A Theory’ (2018) dira. Antropologiako irakaslea izan zen.

David Graeber antropologo estatubatuarra.
David Graeber antropologo estatubatuarra. (Guido van Nispen)

David Rolfe Graeber (New York, 1961eko otsailaren 12a - Venezia, 2020ko irailaren 2a) anarkista izan zen gaztetxotatik. New Yorken hazi zen, eraikin kooperatibo batean. 1998tik 2007ra Yaleko irakasle laguntzailea eta antropologiako irakasle elkartua izan zen. Balioaren teorietan eta gizarte teorian espezializatu zen.

2001ean Quebecen egindako Ameriketako hirugarren Gailurraren aurkako protestetan hartu zuen parte, eta hurrengo urtean New Yorkeko Munduko Foro Ekonomikoaren kontrakoetan. Occupy Wall Street mugimenduko ekintzaile ezaguna izan zen.

Unibertsitateak hura berriro ez kontratatzeko erabakiak, bere eskubidea zenean, eztabaida akademikoa piztu zuen. 4.500 lagunek baino gehiagok sinatu zuten haren aldeko eskaera. 2007tik 2013ra Gizarte Antropologiako irakasle izan zen Goldsmiths Unibertsitatean.

‘Graeber Fragments of an Anarchist Antropology’ eta ‘Toward an Anthropological Theory Value: The False Coin of our Dreams’ liburu akademikoen egilea da. Lan antropologiko zabala egin du Madagaskarren, eta doktorego tesia idatzi zuen, ‘The Disastrous Ordeal of 1987: Memory and Violence in Rural Madagascar’, nobleen ondorengoen eta esklabo ohien ondorengoen arteko banaketa sozialari buruz.

2007ko irailean argitaratu zuen tesian oinarritutako liburua, ‘Lost People: Magic and the Legacy of Slavery in Madagascar’. ‘Possibilités: Essays on Hierarchy, Rebellion and Desire’, ‘Direct Action: An Ethnography’ eta ‘Debt: The First 5000 Years’ ere idatzi zituen.