
Burgosko Prozesuak eta Euskal Herrian horren aurka egin ziren mobilizazioek markatu zuten 1970. urtearen amaiera: ekainaren erdialdean, Jose Miguel Andueza beratarraren heriotza izan zen, ‘Infernua’ izenez ezagutzen den Donostia inguruan izandako trafiko istripu batean; eta abenduan, beste bi hildako izan ziren, bat Roberto Perez Jauregi gaztea, Eibarren, manifestazio batean, poliziak tiroz hil zuena, eta bestea Antonio Goñi Igoa (Etxarri Aranatz, 1931-Donostia, 1970eko abenduaren 21a) langile nafarra.
Etxarrikoa zen, baina Donostian bizi zen Antonio Goñi. Valverde inprimategiko langilea zen. Ez dago oso garbi zergaitik atxilotu zuten, baina, antza, ‘Gora Euskadi askatuta!’ oihukatu zuelako izan zitekeen.
Hainbat egunez torturatu ondoren, askatu egin zuten, familiak lankideen laguntzaren 20.000 pezeta ordaindu ondoren. San Tomas egunean, abenduaren 21ean, Goñi ez zen bere kuadrillarekin jarrita zuen hitzordura agertu.
«Txakur hauek hil naute», idatzitako ohar bat utzi zion emazteari eta, ondoren, bere buruaz beste egin zuen.
Urte berean hildakoekin gertatu ez den bezala, Antonio Goñiri ez dio Lakuako Gobernuak Segurtasun Indarrek eragindako «motibazio politikoaren biktima» eta «bidegabeko sufrimendua» aitortu.

«Beste modu batera sartu naiz finalera, txapelaren ametsak ez du ezinezkoa ematen»

«Ez dut sabairik jarri nahi, ez zerurik seinalatu; noraino hel naitekeen ikusi nahi dut»

«Finalean kantatzeko ilusioa ez zait joan eta final on bat egiteko gogoa handitu egin zait»

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»
