GAUR8

96 urte bete ditu Tu Youyok, artemisinina aurkitu zuen ikertzaileak

96 urte bete ditu gaur Tu Youyouk, malariaren aurka erabiltzen den artemisinina aurkitu zuen mediku eta kimiko farmazeutiko txinatarra. 80. hamarkadatik, berak egindako estraktuarekin 200 milioi gaixo tratatu diren arren, 50 urte itxaron behar izan zuen Medikuntzako Nobel saria jasotzeko.

Tu Youoyou, lehen ikerketak egiten ari zenean.
Tu Youoyou, lehen ikerketak egiten ari zenean. (WIKIPEDIA COMMONS)

2015ean Medikuntzako Nobel saria jaso zuenean, kristalezko sabai batzuk hautsi zituen Tu Youyouk (Ningbo, Txinako, 1930eko abenduaren 30): Nobel bat irabazi zuen lehen txinatarra izan zen (edozein kategoriatan), eta baita ere medikuntzako saria jaso zuen hamabigarren emakumea.

Medikuntza tradizionalaren balioa ere lehen planoan jarri zuen emakume honek eta, publiko zabalarentzat ezezaguna den arren, izugarrizko eragin globala izan du bere lanak. 

Vietnamgo gerrak agerian utzi zion herrialde aberatsei malariak Hirugarren Munduko herrialdeetan zuen eragina. 60. hamarkadaren bukaeran, eltxoek kutsadurak zabaltzen duen gaixotasuna tratatzeko, Estatu Batuak bere tropekin hainbat tratamendu probatzen hasi zen bitartean, Txinan lan berdinean ari ziren.

1969. urtean Gobernuak Tu Youyou erreklutatu zuen ikerketa farmakologikoaz ardura zedin. Nazioarteko literatura akademikoan murgildu beharrean, Tu Youyou-k filosofia, alkimia eta medikuntzako klasiko txinatarrera jo zuen, hainbat gaixotasunentzako 2.000 tratamendu baino gehiago berreskuratu zuelarik (650 bilduma argitaratu zuen).

IV. mendeko Ge Hong-en sendagile taoista, alkimista, bidaiari eta idazle heterodoxoaren liburu batean, ajenjoz egindako malariarentzako errezeta bat aurkitu zuen. Azkenean, eta saiakera askoren ondoren, Artemisa annuan aurkitu zuen Tu Youyouk, eta bertatik lortu zuen artemisinina.

Parasitoak erraztasun harrigarriz hiltzen zituela egiaztatu zuen. Hura XX. mendeko medikuntza tropikaleko aurrerapenik garrantzitsuena izan zen. Ordutik, 200 milioi malariadun gaixo horrela tratatu dira, batez ere herrialde txiroetan, non gaixotasunaren % 90 kontzentratzen den. 

Tu Youyouk berrogeita hamar urte itxaron behar izan zituen Nobela jasotzeko. Eta jasotzean zer esan zuen?: «Artemisinina Txinako medikuntza tradizionalaren oparia da munduko herrientzat».