Gaur 8

Duela 270 urte zendu zen Wolfgang Amadeus Mozart jenio lotsagabea

Gaur bezalako egun batean, 1791. urtean, zendu zen Vienan Wolfgang Amadeus Mozart austriar musikagilea. Ezagutzen ez den toki batean lurperatu zuten baina bi mende beranduago, oraindik ere interesa pizten du musikaren jenio oparo eta lotsagabe honek. Horren adibide, ‘Amadeus’ telesaila.

‘Mozarts letzte Tage ’(Mozarten azken egunak), Hermann von Kaulbach-en (1873) margolana.
‘Mozarts letzte Tage ’(Mozarten azken egunak), Hermann von Kaulbach-en (1873) margolana. (WIKIPEDIA COMMONS)

Salzburgon (Austria) jaio zen 1756an Wolfgang Amadeus MozartLeopoldo, bere aitarekin, hasi zen musika ikasten, eta bost urte zituela musika idazten hasi zen eta zazpirekin kontzertuak ematen zituen Frantzian eta Ingalaterran, baita Vienan eta Italian ere.

1774-77 bitartean, Salzburgoko artzapezpiku printzearen gorteko Konzertmeister izan zen. Aurrerago Mannheim, Paris eta Munich-en egon zen. Behin betiko Vienan bizitzen jarri zen, eta lan ezberdinak bateratzen zituen: gorteko lan txikiak, babesleen etxeetan kontzertuak ematea, irakaskuntza eta bere musika argitaratzea. 

Mozarten diru egoera ez zen inoiz oso ona izan. 1791. urteko udan, ‘Requiem’ bat idazteko enkargua jaso zuenean, oso gaixo zegoen. Urte hartako abenduan hil zen, hartutako lana bukatu gabe, eta ezagutzen ez den lekuan lurperatu zuten.

Peter Shafferren antzezlanean oinarriturik (izen bereko filma Miloš Formanek moldatu zuen; klasiko bat bihurtu da), Julian Farinok eta Joe Bartonek bost ataleko telesail labur gisa egituratu dute ‘Amadeus’ telesaila, egun Sky eta Movistarrean ikusgai dagoena. Kontakizunak 1781era garamatza, Mozart hil baino hamar urte lehenago. 25 urte besterik ez dituenean, Vienara iritsiko da, lanik eta babesik gabe, eta Antonio Salieri gorteko konpositorearen orbitan sartuko da. Bien arteko harremanak markatuko du Mozarten legatu musikalaren norabidea.

Oso musikagile emankorra izan zen Mozart, musika erlijiosoa, ahots-musika profanoa, musika eszenikoa, baita musika instrumentala teklatu bakarlarirako, ganberako musika edo orkestrako musika ere idatzi baitzuen.